Pazienteak, ahizpak eta langileak Ciempozuelosera joan dira erromes

Han sortu zen Ahizpa Ospitalarien kongregazioa eta han daude sortzaileak lurperatuta
Pazienteak

San Benito Menniren heriotzaren mendeurrenaren ospakizunen barruan Ciempozueloserako erromesaldia antolatu zuen Aita Menni Ospitaleko Pastoraltza Zerbitzuak, eta 36 pertsonak parte hartu zuten.  Madrilgo udalerri horretan, kongregazioko sortzaileak lurperatuta daude: San Benito Menni eta Maria Josefa Recio eta Maria Angustias Giménez ahizpak.  

Taldea unitateetako 24 pazientek, zazpi ahizpa ospitalarik -Arrasate, Deustu eta Zallako elkartekoak-, Horacio Argarate ospitaleko kapilauak eta lau langileak osatu zuten.

Argazkietan taldea dago Ciempozueloseko erlijiozko egintzetan parte hartzen. 

Autobusa Arrasatetik abiatu zen irailaren 2an, eta 4an itzuli zen. Ciempozueloserako bidean Burgosen gelditu ziren erromesak, katedralera joateko. Hilaren 3an heldu ziren azkenean Ciempozuelosera eta sortzaileen panteoia ikusteaz gain, eukaristia ere egin zuten. Arratsaldean gure erakunderako garrantzitsuak diren beste leku batzuetara joan ziren, hala nola Joaquina andrearen etxera, izan ere, kongregazioa sortu zuten sortzaileak han egon ziren ostatu hartuta Granadatik Ciempozuelosera heldu zirenean.

Erromesaldiko parte-hartzaileek positibotzat jo dute esperientzia hau, eta Ahizpa Ospitalarien ‘jatorrizko etxea’ bisitatzeko aukera izan dute. Azken egunean, itzultzen ari zirela, La Almudenako katedralean, Errege Jauregian eta Puerta del Sol plazan egon ziren.

Gogoratu behar dugu gaixotasun mentaleko emakumeek jasaten zuten osasun arloko uzte-egoera eta gizarte-bazterkeria zirela eta Ahizpa Ospitalarien kongregazioa sortu zela duela 133 urte Madrilgo herri horretan. Gure zentroko erakunde titularrak gaixotasun mentala, ezintasun intelektuala eta bestelako gaixotasunak dituzten pertsonen harreran, langileak eta zainketa espezializatuan agertzen duen Abegikortasunaren izaera adierazten du.

Casa 
mental, discapacidad intelectual y otras dolencias.  </p>de la Sra. Joaquina

Sortzaileak lehen hiletan bizi izan ziren ‘Joaquina andrearen etxearen’ putzuaren ondoan, erromesaldian parte hartu zuen laguntza-taldea dago. Ezkerretik eskuinera, Egoitz Zabala (Pastoraleko eta Boluntarioen zerbitzuko burua)-, Macarena Aspiunza (psikologoa eta terapia okupazionaleko burua), Beñat Urain (laguntzailea) eta Mertxe Goñi (erizaina).