Bost autonomia-erkidegotako farmazia-sektoreko berrogeita hamar profesional inguru Palentziako CH San Luis Ahizpan Ospitalarien zentroan bildu ziren joan den otsailaren 26an “Segurtasuna eta Farmazia” izeneko II. Prestakuntza-jardunaldian. Farmaziako Probintzia Batzorde Terapeutikoak antolatu du prestakuntza-jarduera hau Sanofi laborategien laguntzarekin, eta bere xedea Ahizpa Ospitalarien laguntza bikainarekin konpromisoa agertzea da, artatutako pertsonen bizi-kalitatea hobea izan dadin.
Izan ere, osasun-laguntzarekin zerikusia duten kontrako gertaeren arrazoirik ohikoena medikazioarekin egindako hutsegiteak dira. Patricia Martínek, Aita Menniko ospitaleko farmazian adituak, Farmaziako Probintzia Batzorde Terapeutikoko kideak denak, sendagaien erabilera ziurra eta puntu ahulak identifikatzeko eta hutsegiteak prebenitzeko estrategiak hartzeko beharra nabarmendu zituen. Yatrogeniari buruz hitz egin zuen (sendagaien erabileraren edo tratamendu mediko baten ondorioz gertatutako erantzun kaltegarriak), eta zenbait ikerlanen datuak aipatu zituen. Osasun-laguntzarekin zerikusia duten kontrako eraginen ia erdia saihestu daitezkeela adierazi zuen, eta 10etik 4k sendagaiekin zerikusia dutela. Bestalde, kasuen %55ek ondorio larria dituzte esan zuen.
Argazkiak: El Norte de Castilla/Diario de Palencia
Patricia Martinek bereziki aipatu zituen psikofarmakoei atxikitako berariazko arriskuak eta gaixotasun mentala duten pertsonen ahultasuna. Gero, sendagaiak erabiltzeko sistemaren etapa bakoitzean beharrezkoak diren prebentzio-estrategiak azaldu zituen: hautaketa, aginduak, baliozkotzea, ematea eta jarraipena egitea. Baliozkotzea eta ematea dira bere ustez unerik kritikoenak, eta gogoratu zuen oso garrantzitsua dela gure sistemak pazienteak babesteko jarritako defentsa-hesiak kentzen laguntzen gaituzten prozedurak ezartzea. Zalantzarik sortzen bada, egiaztatu, galdetu, ziurtatu. Eta hutsegiteren bat gertatzen bada, jakinarazi, hutsegiteetatik ikasteko.
Patricia Martín-ez gain, hauek ere parte hartu zuten “Segurtasuna eta farmazia” izeneko II. jardunaldi honetan: Juan Lahuerta doktorea, Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zentroetako zuzendari medikoa; Miguel Ponce, Palentziako Psikiatriako mediku espezialista; Uxua Lazkanotegi, Nafarroako Ahizpa Ospitalarien Zentroko erizain-burua; Cristina Pérez Herreras, Valladolideko Beni Menni zentroko zuzendari medikoa; Xavier Olba, estrategiako kudeatzailea eta Sanofi taldeko 2.0ren burua, eta José Luis Morillo, Talavera de la Reinako Nuestra Señora del Prado Ospitaleko kudeatzailea.