Patera solidario batek fondoak bildu ditu Libanon errefuxiatutako pertsonentzat
Kartoizko patera solidario batek apirilaren 18ra arte Aita Menni egoitza eta zentroetatik egingo du ibilbidea, Libanon errefuxiatutako siriarrentzako fondoak biltzeko.
Ekimenak, Aita Menniko Gizarte proiektu eta Elkartasun Arloak antolatua, dirua biltzeko ahalegina egiten du elikagaiak, berokiak, mantak, berogailuak eta canping dendak erosteko Beqaa araneko kanpalekuetan errefuxiatutako 12 familientzat, Libanon,URDA Spain erakundearen “Partekatu zure berotasuna” kanpainaren baitan.
Arrasateko Aita Menni Ospitalean eta Aita Mennik Bizkaian eta Gipuzkoan dituen kalte zerebraleko eta osasun mentaleko beste zentro batzuetan ere egongo da patera 24ra arte, eta bertan pazienteek, senideek, langileek eta nahi duen pertsona orok dohaintza utzi ahalko du.
Patera solidarioaren ibilbidea:
- Martxoaren 19tik 25era: Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitza.
- Martxoaren 26a: Donostiako Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa.
- Martxoaren 27a: Arrasateko Aita Menni Zentro Psikogeriatrikoa.
- Martxoaren 28a: Arrasateko Osasun Mentaleko Eguneko Ospitalea.
- Martxoaren 29tik Apirilaren 2era: Arrasateko Aita Menni Ospitalea.
- Apirilaren 3tik 10era: Bilboko Txurdinagabarri egoitza.
- Apirilaren 11: Eskoriatzako Eguneko Zentroa.
- Apirilaren 12a: Bergarako Eguneko Zentroa.
- Apirilaren 13tik 16ra: Villabonako Santiago Egoitza.
- Apirilaren 17a: Arrasateko Aita Menni Ospitalea.
- Apirilaren 18a: Soraluzeko Eguneko Zentroa.
- Apirilaren 19a: Irungo EPSZ.
- Apirilaren 20a: Beasaingo EPSZ.
- Apirilaren 21etik 24ra: Arrasateko Aita Menni Ospitalea.
Ekarpenen helmuga:
- 11 €ren truke familia errefuxiatu batentzako manta sorta bat eskuratzen da.
- 20 €ren truke familia bati oinarrizko elikadura premiak 2 asterako estaltzeko nahikoa den sorta batekin ematen zaio laguntza: arroza, pasta, lekaleak, olioa eta hainbat kontserba.
- 30 €ren truke familia bati negurako berogailua izateko laguntza ematen zaio.
- 40 €ren truke txeke trukagarri bat ordaintzen da, desplazatutako familia batek negurako oinarrizko berokiak eros ditzan.