Aita Menni Ospitaleko zenbait pazienterentzat “osteguna” hitzak igerilekura joatea esan nahi du. Borondatez jarduera honetan parte hartzea eskatu duten hainbat unitatetako pertsonak dira (egonaldi luzekoak, URDP, UDITRAC unitatekoak eta abar). Joateko tratamendu-taldearen baimena behar dute aldez aurretik, ospitaletik kanpo atera eta Arrasateko udal kiroldegira joan behar direlako.
Ez da jarduera berria AMHn, izan ere, duela 15 urte baino gehiagotik antolatzen diren igerilekurako irteera hauek. Pazienteek asko gozatzen duten uretan egindako ariketarekin. Begiraleekin egoten dira, eta batzuetan zenbait laguntzailerekin ere bai. Autobusez abiatzen dira 11:00etan zentrotik igerilekura. Taldeko kideak aldatzen dira; terapeutak saiatzen dira gehiegizko pisua duten pazienteak joatea, ariketa fisikoa, luzaketa-ariketak eta bestelakoak egin dezaten, 2015. urterako helburuetako bat pisua jaistea baita.
Taldeko hiru laguntzaile, Lucia (ULE), Ainhoa eta Maialen (UDITRAC) begiraleak
Jarduera hori Errehabilitazio Zerbitzuaren barruan egiten dute, ostegunetarako sarrera erreserbatuta duena, udako hilabeteetan izan ezik, Udalak igerileku estalia itxi eta kanpokoak zabaltzen dituelako. Igerilekura joateko ez da beharrezkoa igeri egiten jakitea. Ez da egituratutako jarduera; aisialdiko jarduera da, eta paziente bakoitza bere erritmora doa. Igeri egiten ez dakiten pertsonek ariketak egiten dituzte igerileku ertainean edo txikian, langileek beti zuzenduta. Igerilari onek igerileku handian egin ditzakete luzeak. Edonola ere, behin uretan, sorosle batek arreta berezia jartzen dio pazienteen taldeari.
Ostegunetan igerilekura joan ohi dira, baina ospitaleko guztiko paziente askok parte hartzen dute jardueretan. Why not Fundazioak Donostian antolatutako II. Saskibaloi Txapelketan ere parte hartu zuten, eta hirugarren postuan sailkatu ziren.