Osasunerako hezkuntzako ikastaro berriak adinekoentzat
Osasunerako hezkuntzako ikastaroak ematen hasi da Aita Menni Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Deustuko adinekoen zentroetako erabiltzaileentzat. Innma Gonzalez erizaina da haien irakaslea.
Osasunerako hezkuntza osasuna sustatzeko tresna da, eta horri esker, adinekoek eta adinekoak ez direnek hobeto kontrola dezakete beren osasuna, ohitura osasungaitzak aldatuz, geroago hobetzeko. Horretarako, ikaskuntzaz balia daitezke.
Xedea:
Pertsonaren ongizate fisiko eta psikikoen eragin positiboa izatea.
Helburuak:
- Osasuna funtsezko baliotzat hartzea.
- Osasunean eragin negatiboa duten alderdiak sustatzea edo kentzea.
- Portaerazko jarraibideak aldatzea osasungarriak ez direnean.
- Bizitza-ohitura osasungarriak lortzeko ohitura egokiak garatzea.
Ematen hasi den lehen ikastaroa hau da: “Adinekoak udan zaintzea”.
Udan segurtasun osoz hartu behar dugu eguzkia. Izan ere, osasunerako onuragarria da eguzkia hartzea, kaltzioa xurgatzeko eta hezurrak mantentzeko funtsezkoa den D bitamina sortzen laguntzen duelako.
Oso garrantzitsua da eguzkiaren erradiazioez babestea, txanoak, kapelak eta bestelakoak erabiliz bururako, eta eguzkitako betaurrekoak begietarako, erradiazio ultramoreez babesteko. Halaber, babes-faktore handia duten kremak ematea ere garrantzitsua da, eguzki-erredurak saihesteko.
Paseatzea ariketa ona izan daiteke adinekoentzat udan, baina berorik handiena egiten duen orduetan ez badute egiten. Komeni da arropa egokia erabiltzea, hau da, kolore argikoa, arina eta zuntz naturalezkoa, hala nola kotoizkoa edo lihozkoa.
Ez dugu ahaztu behar elikadura eta hidratazio ona izan behar dutela. Askotariko elikagaiak hartu behar dituzte, arinak eta freskoak, eta janari begetal naturalak, ahal bada gordinak, hala nola frutak eta barazkiak. Modu egokian eta aldizka hartu behar dituzte.
Beroa egiten duenean, funtsezkoa ere bada ur kantitate handiagoa edatea, normalean, udan, adinekoen arazoetako bat deshidratazioa baita. Normalean, berandu agertu ohi da egarri-sentsazioa adinekoengan.
Hori dela eta, komeni da egunero litro bat eta litro eta erdi likido artean edatea, ura, azukredunak ez diren edariak, zuku naturalak eta infusioak barne.
Ez dugu itxaron behar adinekoek likidoak eskatu arte, aldizka eskaini behar dizkiegu. Ez badute likidorik edan nahi, gelatinako moduko edari solidotuak erabil daitezke.
Ez dugu ahaztu behar urak gorputzaren termorregulazioan parte hartzen duela, eta beroarekin loturiko alarma-sintomei eta -zantzuei erreparatu behar diegula, hala nola gorputzaren tenperaturaren igoerari (40 ºC ingurukoa), logurari, nahasteari, beherako eta gorakoei, larruazal lehor eta beroari, arnasa hartzeko zailtasunari, nekeari edo baldartasun motorrari, gorputzaren tenperatura igotzeagatik eta likido kantitate handia galtzeagatik bero-kolpea duela adierazten diguten sintomei.