Osasun mentala

Osasun mentalari buruz dugun ezagutza partekatu dugu Bidetik 2024an

Manuel Martin Carrasco doktorea, Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa, eta Egoitz Zabala, Pastoraltza Zerbitzuko eta Arreta Espiritualeko gure koordinatzailea, Pastoraltza Soziokaritatetsuaren urteroko topaketako bi ahots aditu dira (Osasun eta Espetxe Pastoraltza eta Gipuzkoako Caritas), edizio honetan «Sufrimendu emozionala eta osasun mentala» landuko delarik.
Osasun mentalari buruz dugun ezagutza partekatu dugu Bidetik 2024an

Urtarrilaren 27an, larunbatean, Bidetik urteroko topaketaren edizio berri bat egingo da Donostiako Seminarioan. Edizio hau «Sufrimendu emozionala eta osasun mentala laguntzea» goiburuaren inguruan egingo da, izan ere, gizartean gero eta presentzia handiagoa duen beharra da, baina, erakundearen arabera —Osasun eta Espetxe Pastoraltza eta Gipuzkoako Caritas—, gaiari heltzeko garaian zalantza eta zailtasun ugari aurkezten ditu.

Jardunaldian sufrimendu emozionalaz eta osasun mentalaz hitz egingo da, bi Pastoraltzetan eta Caritasen laguntzen dituzten pertsonen ikuspegitik: zein errealitate mota artatzen dituzten, arreta hori zenbat pertsonak behar duten eta laguntza lana hobetu dezaketen gakoak, laguntza ematen dutenen osasun mentala eta emozionala zaintzeko autozaintzarako jarraibideak ahaztu gabe.

Erakundeak bere webgunean dioen bezala, gure profesionaletako bi aukeratu ditu “gaian adituak diren ahots” gisa. Manuel Martin Carrasco doktoreak, Aita Menniko psikiatra eta zuzendari medikoak, osasun mentalerako hurbilketa bat egingo du, “fenomenoa modu kuantitatiboan eta kualitatiboan ulertzen saiatzeko”. Azalpenen ondoren, hizlariarekin hitz egiteko tartea irekiko da. Ondoren, mahai inguruari emango zaio bide: “Pertsonak sufrimendu emozionalean eta osasun mentalean laguntzea. Laguntzeko eta autozaintzarako jarraibideak”. Bertan parte hartuko du Aita Menniko Pastoraltza Zerbitzu-Arreta Espiritualeko koordinatzaile Egoitz Zabalak, Espainiako Caritaseko Inklusio taldeko Teresa Villanuevarekin batera. Gizaide Fundazioko zuzendari Onintza Lasa izango da mahaia moderatuko duena.

2024Ko Bidetik topaketara joateko beharrezkoa da izena ematea formulario honetan.

BIDETIK 2024ko PROGRAMA

10:00-10:30: ONGIETORRIA ETA OTOITZA

10:30-11:15: PONENTZIA

OSASUN MENTALERA HURBILTZEA. FENOMENOA KUANTITATIBOKI ETA KUALITATIBOKI ULERTZEA. MANUEL MARTÍNEKIN, AITA MENNIKO PSIKIATRA ETA ZUZUENDARI MEDIKOA.

11:15-11:30: HIZLARIAREKIN ELKARRIZKETA.

11:30-12:00: ATSEDENA.

12:00-13:00: MAHAI-INGURUA

PERTSONAK SUFRIMENDU EMOZIONALEAN ETA OSASUN MENTALEAN LAGUNTZEA. LAGUNTZEKO ETA AUTO-ZAINTZARAKO JARRAIBIDEAK. TERESA VILLANUEVAREKIN, CARITAS ESPAÑOLAKO INKLUSIO-TALDEA. OSASUN MENTAL ETA ESPIRITUALERAKO PROGRAMA. EGOITZ ZABALA, AITA MENNIKO ZERBITZU PASTORALEKO ETA ARRETA ESPIRITUALERAKO PROGRAMA. MODERATZAILEA: ONINTZA LASA, GIZAIDE FUNDAZIOKO ZUZENDARIA.

13:00-13:45: JARDUNALDIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA GOGOETAK.

13:45-14:00: ONDORIOAK ETA AMAIERA.

14:00-15:00: BAZKARIA.