Oreka hobetzeko eta erorketak saihesteko zirkuitua
Adinekoen egoitzak egoiliarren segurtasuna babesteko diseinatuta daude. Hala ere, hesi arkitektonikorik ez egoteak eragozpenei aurre egiteko gaitasunari kalte egiten dio. Erotzeko arriskua eta erorketa kopurua murrizteko helburuarekin indarra, oreka eta ibilketa konbinatzen dituen ariketa fisikoko programa bat abian jarri dugu Txurdinagaberrin. Gaitasun funtzionala hobetzeaz gain, adinekoek beren mugimenduetan konfiantza handitzea ere lortzen dute.
Saio bakoitzaren hasieran goiko enborra indartzeko ariketak egiten dira, pisuekin eta zinta elastikoekin. Gero, beheko gorputz-atalak lantzeko ariketak egiten dira, zutik.
Beroketa-ariketak amaitutakoan oztopoei aurre egiteko prest daude.
Erronka bat moduan hartzen dituzte… Eta izugarri gustatzen zaie!