Oreka eta erorikoen prebentzioarekin lotutako berreziketan hobetzen ari gara
Ibiltzean autonomia handiagoa lortzea eta erorikoak prebenitzea dira gure errehabilitazio programen erronketako bi.Balance Tutor© sistemaren erabilera oso esperientzia gogobetegarria izaten ari da:hirugarren pertsonen laguntzarik gabe ibiltzeko gai direla alta emandako pazienteen kopurua %20 handitu da.
Menni Sarea beti egon da adi, neuroerrehabilitazioaren arloko aurrerapen teknologikoei begira.2015ean, Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Aita Menni Zerbitzua izan zen Espainiako lehena eta Europako lehenetako bat oreka entrenamendurako Israelgo sistema bat txertatzen; hain zuzen: Balance Tutor©.Harrezkero, Arrasateko Ospitaleratze Unitatean dauden paziente guztiek astean bizpahiru saio egiten dituzte perturbazioak simulatzeko gai den ibiltzeko zinta honen gainean.Emaitzak ikusita, Juan Ignacio Marín doktoreak, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialistak, errehabilitazio programetan parte hartu duten gure pazienteek izandako aurrerapausoen berri eman zuen jardunaldian. Bertan parte hartu zuten, halaber, Avraham Cohen doktoreak, gailua asmatu duen pertsona eta MediTouch-kozuzendaria.
Vitia -ek urriaren 4rako Aita Menni Ospitalean antolatutako jardunaldi honetan, errehabilitazio bestibularrean eta orekarenean ustekabeko perturbazioak txertatzearen garrantziaz hitz egin zuen Avraham Cohen doktoreak.Menni Sarearen zuzendari José Ignacio Quemadak eta Vitiaren zuzendari Eukene Gilek aurkeztu zuten topaketa, eta Euskadiko eta inguruko hainbat zentrotako 20 bat neuroerrehabilitazioko profesionalek parte hartu zuten.
Erreakzio erreflexuen entrenamendua
Entrenamiento del equilibrio basado en la perturbación (EBP) izenekoa, hain zuzen, desoreka baten ostean (estropezua, irristada) gorputzaren erantzuna hobetzeko esku hartze bat da, giro seguru eta kontrolatuan egiten dena, eta esku hartze honek interes berezia piztu du azken urteotan.Azterketa askok erakusten dute adineko pertsonen erorikoak %50 murritz daitezkeela, eta iktus baten ondoren alta hartu eta etxera joan diren pazienteen erorikoak ere nabarmen murrizten direla.
Servicio de Daño Cerebral del Hospital Aita Menni-ek, horren jakitun,oreka dinamikoa entrenatzeko sistema bat txertatzea erabaki zuen, perturbazio bidezko entrenamenduan oinarritutakoa, oinez ibiltzearen errehabilitazio prozesua hobetzeko helburuarekin.2015eko maiatzean ezarri zuen Balance Tutor© sistema, eta, segidan, lantalde terapeutikoak jardun sistematiko gisa txertatu zuen zutik jartzeko eta ibiltzeko errehabilitazio prozesuan, Ospitaleratze Unitatean zeuden pazienteentzat.
Cohen doktoreak jarrera kontrolean eta orekan parte hartzen duten faktoreak aipatu zituen, Biofeedbacken MediTouch sistemekin (Leg Tutor, Hand Tutor, etab.) emandako aurrerapausoak azpimarratzeko. Bidenabar, teknologia horien erabilerak dakartzan onuren berri eman zuen.Ibiltzeko zintan perturbazio bat eraginez gero, gorputzaren jarrera aldatu egiten da.Balance Tutor©ek eragindako bat-bateko aldaketa horiekin, jarrera kontrolaren erantzun erreflexuak entrenatzen dira (adibidez, pauso orekatzaile bat ematea), eta horiek zutik mantentzen laguntzen digute.Teknologia honek dakarren berrikuntza da, hain zuzen, honako galdera honi erantzuten diola:Hobetu al daitezke erreakzio erreflexuak ariketak eginez?Erantzuna baiezkoa da.Ikerketaren ondorioz ikusi da erreakzio erreflexuak eta horien denborak hobetu daitezkeela.
Jarraian, Juan Ignacio Marín doktoreak Aita Menni Ospitaleak zentzu horretan izan duen esperientzia baikorraren berri eman zuen. Lehenik eta behin, azaldu zuen nola egiten zen orekaren errehabilitazioaren entrenamendu proaktiboa teknologia iritsi aurretik (tiraldiak gerritik, kable bidezko desplazamenduak, eguneroko zereginetan terapeuta batek egindako bultzadak…), eta entrenamendu haren arazoak eta mugak zehaztu zituen.
Ustekabeko perturbazioak sortzeko gai den ibiltzeko zinta
Balance Tutor©, gaur egun, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuan egunero erabiltzen den tresna da. Sistemaren oinarrian ibiltzeko zinta bat dago, aurrerantz, atzerantz eta alboetara mugitzen den plataforma baten gainean jarrita. Horrek jarrera kontrola berreskuratzeko aukera ematen du, nola modu estatikoan, hala dinamikoan. Errehabilitazio fisikoan espezialista den medikuarekin batera diseinatutako errehabilitazio programak aplikatzen dituzten fisioterapeutek pazientearen premia berezietara egokitzen dituzte saioak (desplazamenduaren norabidea, abiadura eta perturbazio maila), errehabilitazioaren fase bakoitzean.Eta sistemak txertatuta daukan softwarearen laguntzarekin, prozesuaren bilakaera ere ebaluatzen dute.Teknologia honek eskaintzen dituen mugimendu tarteei esker, jarrera kontrolerako erantzun erreflexuak entrena daitezke, pazientea geldi dagoenean edo oinez ari den bitartean; betiere, terapeutak erabakitako unean eta intentsitatearekin.Zeregin dualak ere lan daitezke, errehabilitazio funtzionaleko ezin konta ahala programa baitaude.
Autonomia handitzea
Marín doktoreak gogoratu zuenez, ibiltze errehabilitazioan aurrerapauso handiak ematen dira, eta era berean, nabarmendu zuen erronka dela pazienteak laguntzarik gabe ibili ahal izatea eta erorikoak saihestea (alboko erorikoak dira aldakak hausteko arrazoirik ohikoenak).Literaturaren arabera, Estatu Batuetan, iktus bat izan duten eta etxean bizi diren pazienteen %70 erori egiten dira lehenengo urtean.Gure hurbileko estatistika daturik ez dugun arren, Marín doktoreak Aita Menni Ospitalean bertan egindako konparaziozko analisi bat erakutsi zuen. Bertan, erregistratuta ageri da protokolo konparagarriak izan zituzten bi paziente taldek ibiltzeko duten autonomia mailaren bilakaera. Bi taldeen arteko alde bakarra zen, zehazki, batek Balance Tutor© saioak egin zituela, eta besteak ez. Modu autonomoan ibiltzeko gai ez ziren eta errehabilitazio protokoloetan Balance Tutor© saioak egiten hasi aurretik, 2015ean, errehabilitazio programak egin zituzten pazienteen %42k lortu zuten laguntzarik gabe ibiltzeko autonomia maila. 2016. urte amaieran, berriz, ibiltzeko zinta perturbaziodunetan astero entrenamendu saioak egin ondoren, hasiera batean laguntzarik gabe ibiltzeko gai ez ziren baina alta hartzean erabateko autonomiaz ibiltzeko moduan zeuden pazienteak %61etik gora ziren.Horrenbestez, hirugarren pertsonen laguntzarik gabe ibiltzeko gai direla alta emandako pazienteen kopurua %20 inguru handitu da. Beraz, Aita Menni Ospitaleko Zerbitzuan Balance Tutor© sistema erabiltzearena benetan esperientzia gogobetegarria izaten ari da.