Oñatiko San Martineko egoiliarrek Reale Arena estadioa bisitatu dute
Hilaren 2an, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako Oñatiko San Martin Egoitzan futbolean oinarrituta egiten den Erreminiszentzia Tailerreko parte hartzaileek Reale Arena estadioko instalazioak bisitatu zituzten, Realaren joko zelaian.
Senide eta zentroko langileekin batera, estadiora iritsi ziren, eta han zituzten zain Mitxel Loinaz, tailerraren dinamizatzailea, eta Alberto “Bixio” Gorriz, Realeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea. Biek anfitrioi lanak egin zituzten ibilbidean zehar, eta bisitan, hasteko, Donostiako klubaren Fundazioak Realaren bufandak oparitu zizkien parte hartzaileei.
Ondoren, Realaren Museora egindako bisita gidatuan, klubaren historian zehar ibili ahal izan ziren, unerik nabarmenenak berpiztu eta jokalaririk mitikoenak gogoratu ahal izan zituzten, estadioko berdegunera irten aurretik, zelaiaren handitasuna eta inguruko harmailak ikusteko.
Edizio bakoitzean bezala, oroimenerako argazkiak, eta emozioz betetako egun bat, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioari, Realeko Jokalari Ohien Elkarteari eta Fundazio Txuri-urdinari esker.
(Argazkiak: Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa)