Adineko pertsona

Oñatiko San Martin Egoitza kudeatzen hasi gara

Oñatiko Udalak eskaini digun konfiantza gure lan asistentzialaren errekonozimendua da. Aita Menni aspaldi ari da kudeatzen herriko adinduentzako Eguneko Zentroko langileak, eta gizarte laneko eta psikologiako zerbitzua ere egiten du bertan.
Oñatiko San Martin Egoitza kudeatzen hasi gara

Oñate

Urriaren 1etik aurrera, Aita Menni Taldeak Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitza kudeatuko du, herriko Udalaren menpe. Kudeaketa lortu izanak errekonozimendua dakar gure erakundeak udalerrian egiten duen lan asistentzialari dagokionez, izan ere, dagoeneko Eguneko Zentroko langileak ere kudeatzen ari ginen, gizarte lan eta psikologiako zerbitzuak eskaintzeaz gain.

Oñatiko herriak berriro ere bere adinduentzako gure eredu asistentzial lagunduan konfiantza jarri izanak, halaber, errekonozimendua dakar Arrasate, Bilbo, Durango eta Villabonako egoitzetan egiten ditugun zerbitzuetarako, baita Arrasate, Bergara, Bilbo, Durango, Eskoriatza eta Soraluzeko eguneko zentroetan egiten ditugunetarako.

Aukera baliatzen dugu gure Kalitate arduradun Susana Fernandez Mongek gidatzen duen lantaldea zoriontzeko, taldeak prestatu baitu beharrezko dokumentazioa San Martin adinduentzako Egoitza eta eguneko zentroko zerbitzuak kontratatzeko eskaintza publikoan aurkeztu ahal izateko. 

Hazten jarraitzen dugu, eta gure lan asistentzialean jarraitzeko erronka hartzen dugu gure gain, adinduentzako zaintza eta arretaren mesedetan, gure dispositiboak komunitatera irekitako zentroak izan daitezen, polibalenteak eta multifuntzionalak, askotariko baliabideekin, gure zerbitzu asistentziala eskatzen duten pertsonen behar aldakorretara egokituta.

Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitza, ondareari eta kudeaketari dagokienez, aurki, Kabia enpresa publikoaren menpe geratuko da, zeina Gipuzkoako Foru Aldundiko erakunde autonomoa den.

Oñatiko San Martin Egoitza kudeatzen hasi gara