Juan Carlos Irizar euskal musikariak San Benito Menniren omenez egindako azken diskoa aurkeztu du Donostiako Aquariumean

Donostiako Aquariumean San Benito Menniren heriotzaren 100. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldi berezien jardunaldi baten barruan egin da aurkezpena
Juan Carlos Irizar euskal musikariak San Benito Menniren omenez egindako azken diskoa aurkeztu du Donostiako Aquariumean

Juan Carlos Irizar euskal musikariak San Benito Menniren heriotzaren 100. urteurrenaren omenez egindako azken diskoa aurkeztu du Donostiako Aquarium Museoan. Aita Mennik San Joan Jainkoarenaren Anaien Ordena berrezarri eta Aita Menni osasun-zentroa kidea den Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa eta Espainiako lehen laguntza-sare psikiatrikoa sortu zituen.

Donostiako Aquariumean  San Benito Menniren heriotzaren 100. urteurrena ospatzeko, gaur, irailak 12, antolatu diren ekitaldi berezien jardunaldi baten barruan egin da aurkezpena. Aita Menni Ospitaleko pazienteen abesbatzarekin batera, urteurrenerako konposatu duen San Benito Menniren ereserkia interpretatu du euskal artistak. 

Besteak beste, pertsona ezagun hauek bertaratu dira: José Luis Herrador, Espainiako gobernuaren Gipuzkoako ordezkaria; Rafael Uribarren, Gipuzkoako Osasun Saileko lurraldeko ordezkaria; Vicente Zaragueta. Aquariumeko lehendakaria, eta Aita Menni Ospitaleko eta Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoko zuzendaritza-batzordeak.

Acuarium

Bestalde, mahai-inguru bat ere egin da, eta ahizpa Natividad Carbajok, probintziako bikarioak, Aita Menniren bizitza eta Euskaditik egindako jarduera aurkeztu ditu. Ondoren, Ignacio Quemada doktoreak, Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoak, San Benito Mennik psikiatrian izandako eragina azpimarratu du. Azkenik, Egoitz Zabalak, aipatutako euskal osasun-zentroko Pastoraleko eta Boluntarioen buruak, Mennik XIX. Mendean boluntarioei eman zien bultzada gogoratu du. 

Egunaren amaieran, azoka txiki solidario bat egin da Mendebaldeko Afrikan ebola-epidemiaren kontra borrokatzeko dirua biltzeko, Aita Menniren zenbait zentrotako pazienteek eta erabiltzaileek egindako gaiekin.  

URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

Ahizpa Ospitalariek eta San Joan Jainkoarenaren Anaien Ordenak zenbait ekimen antolatu dituzte elkarrekin, eta dagoeneko apirilaren 24an hasi ziren; San Benito Menniren heriotzaren 100. urteurrena bete zen egunean, hain zuzen. Jarduera horiek 2015ko apirilaren 24ean amaituko dira, hots, urteurrena amaitzen den egunean. 

Egingo diren jarduera askoren artean, hauek nabarmentzen dira: azoka txiki solidarioak; arte-erakusketak; Aita Menniren pazienteen abesbatzaren emanaldiak; kirol-jarduerak, hala nola Euskal Herriko lau mendirik garaienetara igotzea, eta Lourdesera eta Ciempozuelosera (San Benito Menni han lurperatuta dago) egindako erromesaldiak.

Homenaje SBM Acuarium

SAN BENITO MENNI

San Benito Menni Milanen jaio zen (Italia) 1841. urtean, eta Dinanen (Frantzian) hil zen 1914ko apirilaren 24ean. San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalarian sartu zenean, 1860. urtean, bataiatzean jarri zioten Angel Hercules izenaren ordez, Benito jarri zuen. Filosofia eta Teologia ikasi zituen, hasiera batean Lodiko mintegian (Italia) eta gero Erromatar Eskolan (Erromako Gregoriar Pontifize Unibertsitatea). Apaiz ordenatu zuten 1866. urtean. 

Pio IX.ak desagertuta zegoen San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalaria berrezartzea eskatu zuen. Horrela, 1867. urtean hasi zen lan horretan. Espainian Ordena berrezarri ondoren, XIX. mendearen amaieran, Portugalen berrezarri zuen Ordena bera, eta XX. mendearen hasieran, Mexikon. 1881eko maiatzaren 31n Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa sortu zuen. XIX. mendearen amaierako eta XX. Mendearen hasierako arreta psikiatrikoan aitzindaria izan zen, Espainiako lehen laguntza-sare psikiatrikoa sortu baitzuen. Horrez gain, pertsonaren zentralitatea bultzatu zuen laguntza-prozesuan; baita pazienteen tratu humanitarioa eta erotasuna gaixotasuntzat hartzea.  Guztira 14 zentro sortu zituen arreta psikiatrikorako eta 15 babes-etxe haur errakitikoak eta eskrofulosoak artatzeko. 

Juan Pablo II. aita santuak beato izendatu zuen 1985eko ekainaren 23an, eta 1999ko azaroaren 21ean kanonizatu. Ekitaldi horren bidez, haren santutasuna aitortu zuen Elizaren aurrean.