Adineko pertsona

Olinpiaden espirituak Txurdinagabarri Egoitza hartu du

Una mujer mayor sostiene una antorcha olímpica hecha de cartulina de colores

2024a udako Olinpiar Jokoen urtea da, eta Txurdinagabarri Egoitzan dortsalak jantzi eta gure lehiaketa propioak antolatu ditugu uztailaren 19tik 21era bitartean.

Astelehenean egin genuen inaugurazio ekitaldia, zuzi olinpikoa solairu guztiak zeharkatzen zituela, eta asteartean diziplina guztietako lehiaketak izan ziren: boleibola, hockeya, futbola, punteria jokoak… eta dominen banaketarekin bukatu genuen.

Asteazkenean, amaitzeko, Biarte Dantza Eskolako (Basauri) zumba monitore batek bisitatu gintuen, eta goiko terrazan dantzan eta ariketak egiten jarri gintuen musikaren erritmoan.