San Benito Menni
Benito Menni
Doctor Añibarro
El doctor Añibarro.

Gure istorioa

1898ko ekainaren 1ean, aita Benito Menni Santa Agedako Osasun Etxearen inaugurazioan izan zen, Añibarro doktorearekin, Ahizpa Ospitalario batzuekin, San Joan Jainkoarenaren anaiekin eta 50 gaixorekin batera. Ekitaldi xume eta pribatua izan zen, non garai bateko bainuetxea Euskal Herriko asistentzia psikiatrikoko lehen zentroa bihurtu zen.

Gaur, 126 urte geroago, Benito Mennik Arrasateko Gesalibar auzoan sortutako zentroa gune asistentzial moderno espezializatu bat da, osasun mentalean ez ezik, desgaitasun intelektualaren eta autismoaren espektroko nahasmenduenhartutako kalte zerebralaren eta adinekoen arretaren arloetan ere, mendetasun eta narriadura kognitiboko maila desberdinetan.

Halaber, Euskal Herriko Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioaren ama etxea da, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoetan hedatutako dagoen dispositibo asistentzialen sare baten zentro neuralgikoa, aipatu arlo horietan arreta espezializatua emateko.

Bere ibilbidean zehar,  Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundea bateko eta besteko egoera sozial eta kulturaletara egokitu izan da, baina betiere gaixotasunak eragindako marjinazioa, sufrimendua eta ezintasuna zainduz, batez ere burukoa, eta gaixoen eskubideak defendituz eta haien beharrei erantzunez.

Hasiera-hasieratik, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen historia administrazio publiko, sanitario eta sozialei lotuta egon da, eta lankidetza sakona du horiekin, asistentziaren eremuak hobetzeko eta sortzen diren premia berrietara zabaltzeko.

Eta, hori guztia, kalitatezko asistentzia eskainiz, pertsonaren alderdi biologiko, psikiko eta sozialak alderdi espiritual, etiko eta harremanetakoekin uztartuz.

Hospital de Eskoriatza

Aintzindari istorikoak

XIX. mendearen bukaerako sorospen psikiatrikoa
Hirugarren karlistada
Eskoriatzako ospitalea
Santa Agedako bainu etxea
Cánovas del Castilloren hilketa
Bainu etxearen erosketa Benito Menniren eskutik

Labores de cosutura

Zentro psikiatriko handi bat bezala sendotzea

Talde asistentziala
Gaixotasun mentalaren ikuskera eta bere tratamendua

Hermana Hospitalaria atiende a una paciente

1931ko erreforma psikiatrikoa

Instalakuntzak
Talde asistentziala
Diagnostikoa eta tratamendua

Taller en el Hospital Psiquiátrico de Mujeres de Mondragón

Psikofarmakoen sarrera

Talde asistentziala
Diagnostikoa eta tratamendua