Lavandería del Hospital Aita Menni

Ingurumena

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak bat egiten du bere ingurunearen konpromiso sozial eta instituzionalarekin natura ingurunearen defentsan eta klima aldaketaren aurkako borrokan, eta ingurumenaren kudeaketa hiru jarduera ardatz nagusitan antolatzen du:

Hondakinen kudeaketa

Material hauek kudeatzen dira:

  • Hiri hondakinen antzeko hondakin sanitarioak(materia organikoa, plastikozko ontzi hutsak, kartoia/papera, kristala/beira, pilak, metalezkoak, egurra eta arropa).
  • Hondakin sanitarioak, bioarriskutsuak edo hondakin sanitario bereziak (sekrezioak, jariakin biologikoak, jariakin horiekin kontaktuan egon diren materialak…).
  • Zitotoxikoak (iraungitako medikamentuak, fluoreszenteak, termometroak, orratzak, tonerrak, lubrifikatzaileak…).

Gainera, beste ekintza batzuk ere egiten dira, hala nola:

  • KonpostatzeaAita Menni Ospitaleko inausketa eta lorezaintzako hondakinak, pazienteen eskutik.
  • Berrerabiltzen eta birziklatzeahainbat material, pazienteen tailer okupazionaletan, hala nola paletak, kartoia, oihalak eta papera… Horiekin, saltzeko produktuak egiten dira, eta elkartasun proiektuetara bideratutako funtsak lortzen dira.

Kontsumoak optimizatzea

Aita Mennik bere ingurumen helburuen artean du energia kontsumoak optimizatzea, eta, horretarako, neurri hauek ezartzen ditu:

  • Auditoria energetikoak.
  • Makineria progresiboki aldatzea elektrizitate, gas eta ur kontsumo efizienteagoa duten beste batzuekin.
  • Mugimenduaren detektagailuakzenbait gunetan energia aurrezteko.
  • Argiak aldatzeaeta LED jartzea.
  • Egituren itxiturak hobetzea.
  • Leihoak ordeztea.

Emisioen kontrola

Neurri nagusien artean daude:

  • Partekatu Autoa ekimena, gure langileek ibilgailuen erabilera optimizatzeko laneko joan-etorriak partekatuz.
  • Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak instalatzea.
  • Tokiko ekoizleengandik lortutako elikagaiak erabiltzea (0 km).
  • Ziurtagiri digitala duten garbiketa produktuak eta ontzi birziklagarriak erabiltzea.