korrika-aita-menniEFB9960.jpg

Euskara

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Euskara Batzorde bat dute, besteak beste, gaixoek, familiek eta langileek euskara erabiltzeko duten eskubidea zaintzen duena.

Euskara Batzordeak egiten duen zeregina lau lan arlotan islatzen da:

Euskara Batzordearen lan arloak

Aita Mennin euskararen aplikazioa antolatzea

  • Euskara Planak egitea eta garatzea.
  • Euskara Planerako laguntza ofizialak eskatu eta kudeatzea.

Euskararen ezagutza bultzatzea

  • Hainbat mailatako euskara eskolak langileentzat, aukera dagoenean.
  • Online prestakuntza saioak 15 egunean behin, eskaria dagoenean.

Euskararen erabilera bultzatzea

  • Aita Menni zentroetan eta unitateetan euskararen erabilera ebaluatzea.
  • Komunikazio korporatiboko dokumentu eta materialen itzulpena.
  • Material errazak prestatzea eta langileen aratean banatzea euskara erabiltzera animatzeko, esaterako ohiko terminoen hiztegia edo Gogoan Izan buletina.

Euskararen aldeko giroa sustatzea

  • Euskaraldiaren ospakizuna Euskararen Eguna dela eta.
  • Gure zentroek Kilometroetan eta Korrikan parte hartzea.
  • Gure zentroetan euskara ikusarazteko jarduerak.

Tresnak

Berdintasun Plana

Euskara – gaztelania oinarrizko liburuxka

Eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren hitz, esaldi eta esamoldeekin..

Gaztelania – Euskara hiztegia

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen eguneroko bizitzan erabilgarri izango zaizkizun esaldi eta esapideekin.

On-line Itzultzaileak

Itzultzaile neuronala (Eusko Jaurlaritza)

Elia Itzultzailea (Elhuyar)