Berdintasuna
Aita Menni Ahizpa Ospitalariek 2009. urtetik ari da berdintasun arloko lan prozesuak garatzen. Urte hartan onartu zuten Aita Menniko I. Berdintasun Plana; dokumentu haren bidez sortu zen gaur egun oraindik indarrean jarraitzen duen berdintasun politiken jarraipena egiteko egitura egonkorra: Berdintasun Batzordea.
2005. urtean II. Berdintasun Plana prestatzea beharrezkotzat jo zuten. Hiru ardatz nagusi ditu horrek:
II. Berdintasunaren Plana
Helburuak
- Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna erakundean txertatzea oinarrizkoa eta zeharkakoa den printzipio gisa, zuzendaritzaren eta tarteko arduradunen laguntza eta inplikazioa lortuta.
- Jazarpen sexualeko eta/edo moraleko egoerak prebenitzea.
- Printzipio hori txertatzea enpresako politikaren helburuetan eta, bereziki, pertsonen kudeaketa politikan, berdintasun politikak sendotuta.
- Laneko eta familiako bizitzaren kontziliazioa bultzatzen duten politikak sustatzea.
Plana ezartzeko prozesuaren baitan, 2015ean prestakuntza prozesua garatu zen zuzendaritzako langileekin eta Aita Menni taldean funtsezko erantzukizuneko postuak dituztenekin. Prestakuntza prozesu horretan, ezartzen ari ginen berdintasun planak hobetzeko gune esanguratsuak zituela ondorioztatu zen. Izan ere, prestakuntzako eta gaikuntzako esperientziak egin aurretik, barne mailan prestatutakoa zen, eta langileen partaidetzarik gabe. Legez eskatutako oinarrizko baldintzak betetzen zituen eta berdintasun arloko jarduerara eta egoeraren azterketara lehen gerturatzea egiteko aberasgarria zen arren, ez zituen Aita Menni taldearen helburuak erabat estaltzen kudeaketako elementu estrategikoa izateari eta jardunbide egokien erreferente bihurtzeari dagokionez.
Hori dela eta, gai horren inguruko gogoetaren beste berrikusketa bat egiteko beharra ikusi zen honako hauek oinarritzat hartuta:
- Plana prestatzeko prozesuan, langileen parte hartzea metodologia kuantitatiboaren eta kualitatiboaren bidez.
- Berdintasunean aditua den pertsona baten aholkularitza.
- II. Berdintasun Planeko gakoak mantentzea eta sendotzea; izan ere, aurrerapenerako oinarri irmoa eta jardunbide egokia osatzen dute:
- Enpresako zuzendaritzaren konpromisoa eta berdintasunaren kontsolidazioa epe ertainerako eta luzerako estrategiaren elementu gisa.
- Enpresako genero errealitatearen inguruko diagnostiko osoa eta zorrotza egitea diskriminazio anitzeko egoeran dauden emakumeen egoeran arreta berezia jarrita.
- Ingurunearekin eta sektorearekin alderatutako egoeraren ezagutza.
- Enpresako beharretatik gertu dagoen eta operatiboa den plana diseinatzea honako hauek oinarri hartuta:
- Jarduera esparruei lehentasuna ematea.
- Berdintasun planeko ekintzez arduratuko diren barneko pertsonak zehaztea eta Berdintasunerako Batzordearen jarduerak babesten jarraitzea.
- Jarduera denborak eta baliabideak zehaztea.
Hala sortu da Aita Menni Ahizpa Ospitalarien III. Berdintasun Plana.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarien III. Berdintasun Plana
Planaren egitura
Misioa
Aita Menniren berdintasun politiken misioa bi alderdi argitan laburbil dezakegu:
- Barne ikuspegitik, eta tradizioz feminizatua izan den esparruan lan egiten duen erakunde gisa, misioa benetako berdintasuna bultzatzea da. Horretarako, emakume langileen ahalduntzea errazten duten eta erakundean genero arloko rolak desagerraraziko dituzten neurriak jarri behar dira abian.
- Kanpoko ikuspegitik, eta tradizioz feminizatua izan den zereginean, zainketaren esparruan, lan egiten duen erakundea den heinean, erantzunkidetasuna eta zainketa lanetan sexuen arteko banaketa bultzatzea pazienteen familia esparruaren baitan. Gainera, genero intzidentzia handia detektatu den ezagutza esparruan lan egiten eta ikertzen duen erakundea den heinean (psikiatria eta buruko gaixotasunak), bere misioa da erreferente bihurtzea gaixotasun psikiatrikoen ikerketari, diagnostikoari eta tratamenduari dagokionez genero ikuspegia aintzat hartuta.
Ildo estrategikoak
Horretarako, Planak lau ildo estrategikotan banatutako esku-hartzearen inguruko hainbat helburu jasotzen du:
- Genero perspektibaren zeharkakotasuna erakundean.
- Emakumeak ahalduntzea eta langileen kudeaketa arloan emakumeen eta gizonen desberdintasunak desagerraraztea.
- Kontziliazio erantzunkidea.
- Genero indarkeriaren prebentzioa eta arreta ematea, eta erakunde baitako jazarpen sexualari eta sexistari arreta eskaintzea.
Lau ardatz estrategiko horiek zehazteko, Aita Mennin, 12 helburu operatibo hauek ezarri dira:
Helburuak
Genero perspektibaren zeharkakotasunaren ardatza erakundean
- 1. helburua: Aita Mennin berdintasun plana egituratzeko eta ezartzeko beharrezko baldintza estruktural espezifikoak sortzea.
- 2. helburua: Aita Menniko langileak berdintasun arloan gaitzea.
- 3. helburua: genero perpektiba Aita Menniko prestakuntzan txertatzea.
- 4. helburua: hizkuntza ez sexista barneratzea Aita Menniren kanpoko eta barneko komunikazioan.
- 5. helburua: berdintasun politika eta genero perspektiba Aita Menniren komunikazioan txertatzea.
- 6. helburua: genero perspektiba txertatzea kanpoko erakundeekin eta laguntzaileekin izaten den harremanean.
Emakumeak ahalduntzeko eta langileen kudeaketa arloan emakumeen eta gizonen desberdintasunak desagerrarazteko ardatza
- 7. helburua: genero perspektiba Aita Menniko sarbide, promozio eta ordainsari politiketan eta prozesuetan barneratzea.
- 8. helburua: erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea zerbitzuen kudeaketan, genero arloko beharretan arreta berezia jarrita.o.
Kontziliazio erantzunkidearen ardatza
- 9. helburua: Aita Menniko barneko langileen kontziliazioa erantzunkidea erraztea eta bultzatzea, eskuragarri dauden neurrietara sarbidea izateko garaian genero arraila murriztuta.
- 10. helburua: Aita Menniko zerbitzuetako erabiltzaileen familien eta zaintzaileen kontziliazio erantzunkidea erraztea eta bultzatzea arreta eta zainketa eskaintzeko lanetan gizonezkoei eta emakumezkoei bideratutako denboran genero mailako arraila gutxitu ahal izateko.
Genero indarkeriaren prebentzioaren eta arreta ematearen ardatza, erakunde baitako jazarpen sexuala eta sexista bilduta
- 11. helburua: jazarpen sexualeko edo sexistako egoeren aurrean, arreta hobetzea eta prebenitzea.
- 12. helburua: HAMeko eta SSAMeko langileak trebatzea eta sentsibilizatzea era horretako erasoei aurre egin behar dieten emakumeen arretarako sarbidea emateko eta indarkeria sexista prebenitzearekin lotuta betetzen duten rolaren inguruan.
Gaurkotasuna