Participantes en una sesión de formación de Aita Menni a residencias de Gipuzkoa durante la pandemia de Covid-19

Ezagutza

Erreferenteak gara

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen esperientzia zabalari esker, asistentzia zerbitzuak ematen dituen erakundea den heinean, eta bertako profesionalen kalitateari esker, gure Erakundea abangoardian kokatu ahal izan da gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala eta autismoaren espektroko nahasmendua, portaeraren alterazioekin, eta kalte zerebrala duten adinekoen zein gainerako pertsonen harreran, zaintzan eta errehabilitazioan.

Ikerketa eta berrikuntza

Aita Mennin ikerketa proiektuak garatzen ditugu esparru soziosanitarioaren barruan, zenbait erakunde eta unibertsitaterekin lankidetzan, izan publikoak edo pribatuak, baita Maria Angustias Gimenez Ikerketa eta Garapenerako Fundazioak (FIDMAG) garatzen duen jardueraren esparruan ere; erakunde horrek Ahizpa Ospitalarioak osatzen duten zentroen ikerketa jarduerak gidatu, bultzatu eta koordinatzen ditu.

Berrikuntzaren aldeko gure apustu irmoaren ondorioz, harreman etengabeak ditugu gure jarduera eremuetan aurrerapen teknologikoak gidatzen dituzten erakunde eta enpresekin, eta gure lanean laguntzen digun teknologia txertatzeak errehabilitazio prozesuak errazten ditu eta arreta ematen diegun pertsonen bizi kalitatea hobetzen du.

Artikuluak eta argitalpenak

Gure ezagutzaren zati handi bat gure webgunean eta argitalpen espezializatuetan argitaratzen ditugun artikuluetan islatzen da. Horietan, gure profesionalek beren esperientziak azaltzen dituzte, egiten dituzten azterlanak eta analisiak zabaltzen dituzte, jardueraren hainbat alderdiri buruz hausnartzen dute, eta aholku eta jarraibide erabilgarriak ematen dituzte gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala eta autismoaren espektroko nahasmendua, portaeraren alterazioekin edo kalte zerebrala duten pertsonentzat eta mendekotasuna, narriadura kognitiboa edo dementzia duten adinekoentzat eta senideentzat.

Aita Mennik, halaber, gidak, eskuliburuak, azterketak eta beste argitalpen batzuk editatzen ditu bere asistentzia esparruei buruz.

Irakaskuntza eta prestakuntza

Aita Menni taldeetako profesionalek beren ezagutzak eta esperientzia partekatzen dituzte, garatzen dituzten lan eremuei buruzko hitzaldiak eta konferentziak eskainiz –osasun mentala, desgaitasun intelektuala eta autismoaren espektroko nahasmendua, portaeraren alterazioekin, kalte zerebrala, adinekoak eta psikogeriatria, mendekotasuna…–.

Era berean, maila guztietako prestakuntza espezializatua ematen dute hezkuntzako erakunde askotan, bai publikoetan, bai pribatuetan.

Gainera, Aita Mennik  Unibertsitate eta ikastetxeetako praktiketako ikasle kopuru handi bat hartzen du urtero, aukera izan dezaten lan mundura hurbiltzeko, egiten den jarduera gertutik ezagutzeko eta beren ikasketak sendotzeko.

Barruko prestakuntza

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zeregina gidatzen duten balioetako bat kalitate profesionala da, horren baitara biltzen direlarik zorroztasuna, kudeaketaren efizientzia, talde lana edo ezagutza etengabe eguneratzea.

Horregatik, Aita Mennik bere profesionalei prestakuntzarako ibilbide bat eskaintzen die, aukera ematen diena trebetasun eta ezagutza berriak txertatzeko, lantzen dituzten gaietako azken aurrerapenen berri izateko eta egiten jakiteko moduan gure erakundeak oinarri dituen balioak txertatzeko.

Artikuluak

Autismoa eta jokabidearen alterazio larriak dituzten pertsona helduak gizarteratzea: interakzio komunitarioaren balioa

Cristina Iriarte Iturria

Psikologo orokor sanitarioa eta neuropsikologoa.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

Ainhoa Espinosa de Luzarraga

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuropsikologoa IFAS Bekoetxeko Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Neuropsikologia eta sexualitateko hezitzailea.

Mugako gaitasun intelektuala, ahaztuena

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Aita Menni Ahizpa Ospitalariak.

Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin

Maialen Pérez

Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.

Vicente Hueso Corral

Auzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Sedestazio indibidualizatua

Jorge Olmo

Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).

Adineko helduaren osasun mentala

Manuel Martín Carrasco

Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.

Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde

Marian Frago Pacheco

Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.

Amaia Bolumburu Aldazabal

Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.

Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean

Macarena Aspiunza

Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.

Selene Vélez

Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.

Doluak helduaroan

Alfonso Sáez de Ibarra

Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.

Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan

Sonia Espín

Terapeuta okupazionala. Etxetek.

José Ignacio Quemada Ubis

Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.

Txomin Ruiz de Gauna

Controller. Etxetek.

Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena

María José Nova Sánchez

Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.