Una persona rellena una encuesta (Foto de Alex Green).

Erabiltzailearenganako Arreta Zerbitzua

Erabiltzailearenganako Arreta Zerbitzua (EAZ) organo instituzionala da eta bere helburua sorospenaren kalitatea hobetzea da, erabiltzailearen iritzia ezagutuz eta iritzi hau ospitalearen helburuetan eta antolakuntzan barneratuz, ahalik eta asetasun handiena lortzen saiatuz, bai erabiltzaileen aldetik eta baita profesionalenetik ere.

Zerbitzu honekin lortu nahi diren helburuak honakoak dira:

  • Sorospenaren kalitatea hobetzen lagundu.
  • Erabiltzailea babestu eta profesionalekin eta erakundearekin dituen harremanak armonizatu.
  • Gaixoaren eskubide eta betebeharrak zein ospitaleko arauak bete daitezen zaindu eta horretan lagundu.
  • Erabiltzailea eta ospitalearen arteko harremanean sortu daitezken arazoak jaso, aztertu eta erantzuna eman.
  • Arazoen sorburu diren eragileak azteztu eta balizko irtenbideak landu, eskaintzen den sorospena ahalik eta gizalegezkoena eta kalitatezkoa izan dadin bultzatuz.

Zerbitzu hau, zuzenean ospitaleko gerentziapean dagoena, asistentziaren inguruan sortu daitezkeen eskari, kexa edo iradokizunak biltzeaz arduratzen da, hauek erabiltzaileengandik edo bere senitartekoengandik etor daitezkeelarik. Kasu guztietan konfidentzialtasuna bermatzen dugu eta baita sortutako gaien inguruko erantzuna ere.

Argibide gehiago jasotzeko, zerbitzuaren arduradunarengana (Birginia Gallastegi) edo zure gizarte langilearengana jo dezakezu.
Telefonoa: 943 79 44 11
E-mail: [email protected]