AITA MENNI OSPITALEA ETA HIRU HAMABIK LANKIDETZA HITZARMENA IZENPETU DUTE TRATAMENDUEI JARRAIPENA EMATEKO.HEMENDIK AURRERA, AITA MENNIKO HAUR ERREHABILITAZIOAREN UNITATEKO DIZIPLINA ASKOKO TALDEAK ARRETA GOIZTIARRA ETA MODU JARRAITUAGOAN ESKAINIKO DIE ELKARTEKO FAMILIEI.
[distance1]Hiru Hamabiko neska-mutikoekarreta goiztiarra eta etengabea jasoko dute Aita Menniko Haur Errehabilitazioko Unitatean, Bilbon. Haurren hartutako kalte zerebraleko elkartearekin dugun lankidetzarekin jarraituz, Aita Menni Ospitalekozuzendari gerente Mikel Tellaechek, eta Hiru Hamabiko lehendakari Yolanda Fonsecak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute bi erakundeen artean, terapiak eskuragarriagoak izan daitezen kalte zerebrala duten haurrak dituzten familientzat.Horrenbestez, ‘Helburua: 20 ogerleko’ proiekta abiarazi da, Hiru Hamabik sustatuta, haurrek behar duten tratamendua zentro espezializatuetan jarraitu ahal izateko.
Haurren errehabilitazioa ezinbestekoa da garapen fisikoa eta kognitiboa garatzeko arazoei heltzeko (memoria, portaera, hizkuntza…), baita irensketa zein komunikazio arazoei ere. Aita Menni Hiru Hamabik 20 ogerleko proiektua martxan jartzeko aukeratu dituen zentro espezializatuetako bat da.Haur Unitateko diziplina askoko taldeak pozik hartu du albistea, eta deseatzen dago txikiei eta familiei arreta anbulatorio, indibidual eta pertsonalizatuaeskaintzeko.
Haurren kalte zerebralak arreta goiztiarra eta etengabe behar du, haurrak bizitza kalitatea eta autonomia funtzionala lortu ditzan. Estatistikek diotenez, ehun mila haurreko 250 kasu berri agertzen dira, eta kalte zerebrala da haurren desgaitasunen lehen kausa.
Haurren HKZren ondorioei erantzuteko, Ahizpa Ospitalarien errehabilitazio zentroko taldean (Egaña kalea, 10) Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko mediku bat, fisioterapeutak, neuropsikologoak, terapeuta okupazionalak eta logopedak daude.Gure espezialisten lanaren zati bat gurasoak prestatzera eta trebatzera zuzentzen da, seme-alabak estimulatu eta zaintzeko.Inza ere, gure haur errehabilitazio programetan, familia eta zaintzaileak parte aktiboa dira haurren errehabilitazioan, eta koterapeuta onenak dira egunerokotasunen jarraibideak ahalik eta gehien orokortzeko.