Kalte zerebrala

Nazioarteko jardunaldi zientifikoa: “Kognizio soziala, dimentsio askotariko azterketa”

Nazioarteko jardunaldi zientifikoa: “Kognizio soziala, dimentsio askotariko azterketa”

BILBON, APIRILAREN 17an.IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DAGO.PLAZA MUGATUAK

Kognizio soziala berez al du gizakiak?Noiz sortu zen kognizio soziala gure espeziean?Primateengandik ikasi genuen?Zer dakigu historiaurreko sozializazioari buruz?Nola aztertzen da elkarrekintza hori burmuinean?Zer da eta zergatik gertatzen da prozesu kognitibo eta emozionalen disfuntzioa?

Garuneko Kalteko Menni Sareak nazioarteko jardunaldi zientifikoa antolatu du “Kognizio soziala, dimentsio askotariko azterketa” izenburupean, eta bere asmoa sozialki lotzeko, lehiatzeko, laguntzeko, gure seme-alabak hezteko, zibilizazioak eraikitzeko edo erakundeak sortzeko aukera ematen diguten gaitasun psikikoei buruzko ezagutzan sakontzea da.

Topaketa honetan hainbat txosten egingo dira, historia kontzeptual eta antropologikoaren bidez ikuspegi zabala izan dezagun. Horrela, ekarpen etologikoak azalduko dituzte, neuropsikologia klinikoaren errealitatean eta gaixotasun neuropsikiatrikoetan sartu aurretik.

Ekitaldiaren garapena

Ekitaldia apirilaren 17an izango da Deustuko Unibertsitatean (Bilbon), eta bi lan-mahaitan antolatu da.Lehenengoan, kognizio sozialaren sorrera azalduko dute, eta moderatzailea Manuel Martín Carrasco izango da, Mª Josefa Recio Fundazioa. Ikerketa Psikiatrikoen Erakundeko zuzendaria. Juan Luis Arsuagak, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Paleontologiako katedradunak eta Burgosko Giza Bilakaeraren Museoko zuzendari zientifikoak, gure arbasoen sozializazioari buruz hitz egingo du.  Mahai honen barruan, Fernando Colmenaresek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Psikobiologiako eta Etologiako katedradunak, txosten hau azalduko du: “Primateekiko sozializazioarekin ikasi duguna”.

Kognizio soziala gizakiak gizarte-seinaleak atzemateko, hautemateko eta interpretatzeko duen gaitasunean datza, baina zenbateraino da gai pertsona bat besteen emozioak eta ideiak ulertzeko? Garuneko lesio bat gertatzen denean, edo nahasmendu neurologikoa dagoenean, askotan, prozesu kognitibo sozialetan eragiten dute. José Ignacio Quemada, Garuneko Kalteko Menni Sareko zuzendaria izango da kognizio sozialaren kontzeptuari buruzko mahaiaren moderatzailea. Bertan, Germán E. Berrios psikiatra ezagunak parte hartuko du, Cambridgeko Unibertsitateko Psikiatriaren Epistemiologiako katedraduna. Hau izango da bere txostenaren izenburua: “Kognizio soziala eta psikiatria: historia eta epistemiologia”. Bestalde, Javier Tirapu neuropsikologoak, Argibide Fundazioko laguntza saileko zuzendariak, gaur egungo neuropsikologian dagoen kognizio sozialaren kontzeptuari buruz hitz egingo du. Joaquín Fuentes, Gipuzkoako Poliklinikako haur eta gazteen Psikiatria Zerbitzuko buruaren eskutik, autismoa eta kognizio sozialari buruzko irakaskuntzak ezagutuko ditugu. 

Arratsaldean, Marcos Ríosek, Madrilgo Maria Ana Beata Ospitaleko Garuneko Kalteko Unitatearen koordinatzaileak, “Ikaskuntza soziala eta arazo neuropsikiatrikoak” mahaia zuzenduko du. Mahai berean, David Gilek, Santanderreko Aita Menni Ospitaleko psikologoak, kognizio sozialaren bilakaera klinikoari buruz hitz egingo du. Beatriz Calvo Merino (City University London) neurozientzialariak ikaskuntza sozialaren inguruko txostena egingo du. Anna Serra Mayoralek, Mare de Déu de la Mercè (Bartzelona) ospitaleko neuropsikologoak “Adimenaren teoria eta eskizofrenia” izenburupeko txostena azalduko du, eta amaitzeko, Juan Carlos Arango Lasprillak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Ikerbasque Research Professor, garuneko kalte baten ondorioz ager daitezkeen arazo kognitiboak eta emozionalak azalduko ditu.  

Izen-emateak

Kognizio sozialari buruzko jardunaldi zientifiko honetara bertaratu nahi diren pertsonek beheko inprimakia bete eta Arantza Beitiari bidali behar diote ([email protected]), diru-sarreraren ordainagiriarekin batera (125 euro). Dirua Aita Menni Ospitalearen kontu korronte honetan sartu behar dute: 0049.5217.60.2510277774 (Banco Santander Central Hispano).

 

Jornada Cognición Social 17 Abril 2015 by Red Menni de Daño Cerebral

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.