Nahasmendu mental larrian dugun esperientzia eraman dugu Argia Fundazioaren XII. Jardunaldira
Aurten ere, 2010etik hona egin bezala, Argia Fundazioak Truke eta Sentsibilizazio jardunaldia egin du, osasun mentalaren arloan lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuen artean ezagutzak eta praktika onak bateratzeko gune bat. Bi egunez, hirurehun pertsona baino gehiago aritu ziren Bilboko Bizkaia Aretoan etorkizun hurbileneko erronken inguruan lanean, eta pertsonen arteko babesak eraldaketa sozialaren motor gisa duen balioari buruz hausnartu zuten.
Topaketaren programak gai nagusi bat izan zuen: ‘Hirugarren sektore soziala aniztasun funtzionalaren aurrean’. Abenduaren 1ean, asteazkena, jardunaldian sektorearen erronkak aztertu ziren. Gaixotasun mentala duten eta hainbat baliabidetako erabiltzaileak diren zenbait lagunek azaldu zuten gaiari buruz duten ikuspegia beren ahotsarekin eta perspektibarekin. Asteazkenean bertan, arratsaldean, bilkuraren ardatza pertsonek elkarri laguntzeko eragile gisa duten indarra eta aurre egin beharreko erronkak izan ziren.
Abenduaren 2an, osteguna, hasiera instituzionala egin zen, Nerea Loizaga Argiako gerentearekin, Amaia Agirre Getxoko alkatearekin eta Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuarekin, eta sektorearen erronkak aztertu ziren, Osasun mentaleko profesionalen eta erakundeen perspektibatik. Hainbat mahai eta dinamikaren bidez, aurrean ditugun erronken inguruan aurrera egitea zen helburua; Gizarte Ekintzako diputatuaren hitzetan, gure burua pertsona gisa aitortzea, laguntzetan aurrera egiten jarraitzea eta estigmari ‘g’-a kentzea, estimu bihurtzeko.
Esparru horretan, Vicente Huesok, Aita Mennik kudeatzen dituen osasun mentala duten pertsonentzako dispositibo komunitarioen koordinatzaileak, Gipuzkoan nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta emateko erronken inguruan hitz egin zuen. Aita Menni denboran eta espazioan kontestualizatu ondoren, gure historiako 123 urteei eta lau lerro asistentzialei erreparatuz (Nahasmendu mental larria, Desgaitasun intelektuala jokabidearen nahasmenduarekin, Kalte zerebrala eta Adinekoak), Aita Mennik kudeatzen dituen baliabide komunitarioetako arduradunak azaldu zuenez, erronka da koordinazio handia lortzea Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta aretan parte hartzen duten erakundeen artean. Aita Menniren baliabide komunitarioak dira Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak (EPSZ), Nahasmendu Mental Larrirako Egoitza Unitateak (ERTMS) eta tutoretzapeko pisuak. “Erakundeen arteko komunikazioa hobetu beharko genuke, sarean lan egiten dugula egiazki esan ahal izateko”.
Gaixotasun mentala inguratzen duen estigmaren aurka borrokatzeaz gain, erakunde desberdinena artean komunikazio emankorreko sare bat eraikitzeaz gain eta sistema sanitarioaren eta sozialaren arteko koordinazioa sustatzeaz gain, “eta hori ez da beti erraza”, Vicente Huesok egoitza moduko dispositibo berriak sortzeko komenigarritasuna aipatu zuen, etxeak zein laguntza pisuak, hauentzat:
- GFAko adingabeentzako dispositiboetan bidea egiten duten gazteak, adin nagusitasunera heltzen direnean.
- Nahasmendu mentala eta kontsumo toxikoa duten gazteak, ospitaleratze luzerik ez dutenak.
- Lan edo prestakuntza jarduerarako, aisialdirako eta abarretarako zailtasuna duten gazteak.
- Nahasmendu mentala izanik zirkuituaren erabiltzaile diren pertsonak, 65 urte betetzen dituztenean.
Dokumentala saria
Ostegunean bertan, arratsaldeko azken orduan, Argia Fundazioak Dokumentala sariaren II. Edizioa ospatu zuen. Film laburren jaialdiak pertsonen arteko laguntza ikusarazi eta balioetsi nahi du, eraldaketa sozialaren eragile gisa. Galan, Aita Menni Ospitaleak Mondragon Unibertsitatearekin batera ekoitzitako ‘Zarena Gara’ film laburrak erakunde sozial baten film laburrik onenaren kategoriaren saria jaso zuen.