AMHn bizi diren pazienteek hainbat onura ekartzen dizkieten zenbait jardueretan parte hartzen dute egunero, eta horietako asko taldeka egiten dira. Jardueretako bat Juan Carlos Irizar musikariak zuzentzen duen abesbatzan abestea da. Haren laguntzarekin eta teklatuaren erritmoari jarraituz, astelehenero, arratsaldez, Egonaldi Luzeko Unitateko pertsonek abestu, teklatua jo eta dantza egiten dute, nahi izanez gero. Eta hori egiten duten bitartean dibertitzen dira, hitz egiten dute eta baita elkarri eragin ere.
Joan den astelehenean kontzertu bat eman zuten Ospitaleko ekitaldi-aretoan astero saioak egiten dituzten abestiekin. Horrek esan nahi du publikoan abesteko prestatuta zeudela. Juan Carlosek beti dio “ongi ateratzen bada” bakarrik abesten dutela abestia. Amaitzeko, Juan Carlos Irizarrek berak San Benito Menniren omenez egindako ereserkia abestu zuten. Bai abesbatzako kideek bai entzutera joaten den jendeak askoz gozatzen dute saio horiekin. Hori dela eta, Gabonetan agertokian izango dugu berriri Aita Menniko Pazienteen Abesbatza.
Musikak onura terapeutiko, psikiko eta fisikoak dakartzanez, mota horretako jarduerak sustatzen jarraitzen dugu. Nagusilan adinekoen elkarteak horretan laguntzen gaitu, eta abestiak eramaten ditu zentroetatik. Mila boluntario inguruk osatzen dute elkartea, eta pazienteak laguntzen, animatzen eta entretenitzen aritzen dira. Nagusilan elkarteko boluntarioen eskutik, asteartean, azaroak 4, Aita Menni Ospitaleko ekitaldi-aretoa bete zuten Nafarroako jota eta habanerei esker. Beso-zabalik hartu genituen, eta primeran pasatu genuen denok.
Mota honetako topaketa ludikoek gizarte-elkarrekintza eta belaunaldien arteko harremanak sustatzen dituzte.