Joan ostiralean, hilak 3, Aita Menni Ospitalean Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko 43 ikasle hartu genituen atsegin handiz. Talde kopurutsua NUko Ikasleen dekanorde Inmaculada Serrano Monzo eta Erizaintza Graduko beste bi irakaslerekin batera etorri zen.
Ikasleek, Aita Menniko Erizaintzako ikuskatzaileen laguntzaz, Arrasateko zentroko hainbat instalazio ezagutu ahal izan zituzten. Gainera, AMOko Erizaintzako arduradun Irune Galarragaren eskutik, gure erakundearen eta Aita Menni taldearen historia ezagutu ahal izan zuten. Errepikatzeko gogoz joan ziren, eta eskerrak eman zizkiguten in situ ikusi ahal izan zutelako zertan gabiltzan eta nola lan egiten dugun eta, batez ere, bertatik bertara ikasi ahal izan zutelako gure Unitate bakoitzean erizainaren rola zein den.