2017az geroztik, Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Erizaintza Fakultatearen prestakuntza jardueretan artean, Aita Menni Ospitaleko instalazioak bisitatzen dituzte, gure asistentzia lana ezagutzeko. Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko hirugarren mailako 40 ikaslek eta irakasle batek osatutako talde bat Iruñetik Arrasatera joan zen otsailaren 16an.
Erizaintzako gure zuzendari Nerea Gutiérrez eta Pastoral eta Arreta Espiritualeko Zerbitzuko Egoitz Zabala koordinatzailearen eskutik, irakaskuntza gelan egin zen aurkezpen baten bidez, Arrasaten duela 125 urte sortu zen gure ospitalearen jatorriaren berri izan zuten. Horrez gain, gure erakundearen nortasunaz eta eredu ospitalarioaz ikasi zuten, horren oinarrian daudelarik arreta integrala, gizarteratzea eta duintasunaren defentsa, pertsonarengan oinarritutako arreta ahaztu gabe. Anfitrioiek, gainera, osasun mentalarekin zerikusia duten gaixotasunak dituztenen estigmari buruz hitz egin zieten. Ondoren, bisita gidatu bat egin zuten, gure unitate bakoitzean eskaintzen dugun asistentzia ezagutzeko.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak eta UNAVko Erizaintza Fakultateak lankidetza hitzarmen bat daukate duela lau urtetik. Aita Menni Ospitaleak ohore handiz hartzen du urteroko bisita hori – pandemiak baino ez zuen eten– eta UNAVko etorkizuneko erizainekin bere lan asistentziala partekatu ahal izatea.