Adineko pertsona

Musika tailerra Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan

Musika Taillerra
Musika Taillerra

Villabonako Musika Eskolako irakasle eta Santiago Egoitzako ohiko laguntzaile diharduen Iñaki Zalakain musikologoak Musika Tailer bat zuzendu zuen joan den astean, Egoitzan, eta egoiliarrek eta senideek parte hartu zuten.
Bi orduz baino gehiagoz, Musika Eskolako ikasle talde batek atzoko eta gaurko abesti ezagunen errepertorio ederra interpretatu zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bertaratutako entzuleek aktiboki parte hartu zuten kantuan, hainbat perkusio tresnaren laguntzaz –klabeak, platerak, triangeluak, kaxoia…–; horrenbestez, publikoa saioaren protagonista bihurtu zen, erritmoarekin eta letrarekin lagunduz egoiliar batetik bestera ibili zen Iñakiren zuzendaritzapean.

Halaber, saioan musika tresnei buruzko azalpenak eman zituzten, eta Iñakik, piano elektronikoa jotzeko gonbidapena egin zuenean, hainbat lagunek esan zuten baietz, eta zalantzarik egin gabe eseri ziren teklatuaren aurrean.

Hori bezalako musika jarduerek oso harrera ona izaten dute Santiago Egoitzan, izan ere, ekintza ludiko eta atsegin baten bitartez, adinduek euren memoria eta mugimenduen koordinazioa lantzen dituzte.

 

Musika tailerra Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan Musika tailerra Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan Musika tailerra Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan