Musika San Benito Mennirentzat
Kantatu, musika entzun, eskertu… Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zentroetan bizitza ospatzen dugu eta, jakina!Santu fundatzailearen eguna.
Jendetasuna ere bada esker onekoa izatea, eta Ahizpa Ospitalarien zentroetan asko dugu Aita Benito Menniri eskertzeko.Horregatik, urtero, apirilaren 24an, haren jaia ospatzen dugu, San Benito Mennieguna, edo Aita Mennirena, Euskal Herrian esaten diogun bezala. San Benito Mennik Aita Menni Ospitalea sortu zuen, eta, M. Angustias Gimenez eta M. Josefa Reciorekin batera, Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioa ere fundatu zuen.
Aurten, Donostiako Zuatzuko eta Arrasateko Azokako Kalte Zerebraleko Zentroetako erabiltzaileek musikaz inguratuta osatu dute jaia.
Bideoan ikus daitekeenez, Zuatzun hiru talentu gazteren musika entzuteko aukera paregabea izan zuten, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko hiru biolin jotzaileren eskutik. Zentrotik eskerrak eman nahi dizkiegu eguna gurekin ospatzera etortzeagatik.Eskerrik asko!
Eta Arrasateko Azokako Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan ere ez dira gutxiago:apirilaren 24a himno berezi batez ospatu dute. Erabiltzaileek abesti bat konposatu dute Aita Menni omentzeko.Beheko bideoan ikus ditzakegu eguneko zentroan abestia entseatzen, eta, ondoren, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen elizan kantuan.Santuaren azpian abestu zuten, aurreskua dantzatu zen, eta erabiltzaileek lore eskaintza egin zuten.Amaitzeko, hala nahi izan zutenak, herriko kafetegi batera joan ziren Aita Menniko kanpo zentroetako gainerako paziente eta profesionalekin kafetxo bat hartzera.Txalo bero bat hainbesteko sormena eta ondo pasatzeko gogoa izateagatik!
Andaba perdida y sola
Andaba perdida y sola.
La gente me llamaba ‘loca’.
Llegaste y cambiaste mi vida.
Supiste ver a la persona.
COGISTE MI MANO Y TODO CAMBIÓ.
MI MUNDO OSCURO SE HIZO DE COLOR.
ANGUSTIAS LLORÓ Y JOSEFA ME ABRAZÓ.
LE DEBO TANTO A LA CONGREGACIÓN.
Samaritano de la humanidad.
Te ocupaste de la salud mental.
Dejaste un legado con tu tesón.
Te santificaron por tu gran labor.
COGISTE MI MANO Y TODO CAMBIÓ.
MI MUNDO OSCURO SE HIZO DE COLOR.
ANGUSTIAS LLORÓ Y JOSEFA ME ABRAZÓ.
LE DEBO TANTO A LA CONGREGACIÓN.
¡¡¡Eskerrik asko, Benito por tu dedicación!!!