Nahasmendu mental larriak (NML) dituzten pertsonek zenbait arlotan, hala nola jarduera psikosozialean, gizarteratzean eta laneratzean eta erkidegoko partaidetzan eragiten duen arazo konplexua dute. Hori dela eta ezinbestekoa da, haien beharrei arreta integral egokia emateko, bizitzeko eta erkidegoan erlazionatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak berreskuratzen edota eskuratzen laguntzeko, gizarteratze eta ingurunearekiko normalizatze eraginkorra lortzeko.
Esperientziak eta azterketek frogatu dute kirola eginez gero, nahasmendu mental larriak dituzten pertsonek gaixotasunaren berezko sintomak txikiagotu ahal dituztela, autoestimua handitu, isolamendutik irteteko aukera. Kirolak norberaren gaitasunak eta motibazioak aurkitzen, zaletasunak berreskuratzen, gizarte-harremanak eta ohitura osasungarriak sustatzen, erkidegoaren barruan gizarteratzea sustatzen laguntzen gaitu. Horrez gain, bazterkeria-arriskua txikiagotzen du, esperientziak trukatzeko eremua sortzen du, eta lorpen pertsonalak lortzearekin gozatzeko aukera ematen du. Azken finean, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.
Duela zenbait urtetatik Aita Menni Ospitaleko pazienteek kirol-jardueretan parte hartzen zuten, hala nola saskibaloian edo futbolean, eta horiek, tresna terapeutiko gisa erabiltzen ziren errehabilitazio-programen barruan.
Urte honetako irailaren hasieran areto-futboleko taldea sortu zen, eta haren kideak ADAM Aita Menni Kirol Elkartera sartu ziren. Joan den 29an taldea osatzen duten 18 jokalariak aurkeztu ziren ADAMen denboraldi berriaren hasiera-ekitaldian. Horrela, pazienteen artean kirola egitea sustatzen dugu, futbolean aritzea kasu honetan, eta taldeko kirol-jarduera batean lehiaketa-mailan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.
Zentroen arteko areto-futbola
Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen arteko Areto Futboleko Liga (futsal) zenbait eguneko ospitale egiten ari diren kirol-jarduera integratzaile eta berreskuratzailea da. ADAM areto futboleko taldeak 2016-2017 denboraldian parte hartuko du liga horretan. Lehiaketa urritik ekainera da eta nahasmendu mental larria duten pertsonekin lan egiten duten zentro publiko nahiz pribatuek parte hartzen dute.
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako talde parte-hartzaileak daude eta talde parte-hartzaile guztiek partidu bat jokatzen dute euren artean. Partidu guztiak jokatutakoan, laugarren eta lehen postuan sailkatutako taldeen eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatutakoen artean finalerdiak jokatzen dira. Finala partidua irabazten dutenen artean jokatzen da.