Mondra taldeko futbolariek interes handia agertu dute droga-kontsumoaren prebentzioari buruzko hitzaldian
Vicente Huesok, Aita Menniko EPSZetako arduradunak, Arrasateko Udaleko Areto nagusia betetzea lortu zuen joan den martxoaren 8an. Mondragón Futbol Taldeak gonbidatuta, gure psikologo klinikoak substantzia toxikoak hartzeak dakartzan arriskuak azaltzeko hitzaldia eman zuen han. Aita Mennik Gipuzkoan kudeatzen dituen Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen arreta-taldeko kide batzuk entzutera hurbildu ziren, eta ez ziren falta izan benetako adibideak eta adibide hurbilak kokaina, estasi, speed, droga sintetikoak eta legezkoak diren tabakoa eta alkohola kontsumitzeak dituen ondorioekin. Testuinguru horretan, Huesok ohar positibo bat ere jarri nahi izan zuen, kirola egiteak osasun psikikoan eta fisikoan dituen ondorio onuragarriak aipatuz.
Topaketan hezitzaile eta zuzendaritzako kideak izan ziren eta giro atsegin eta lasaia egon zen. Aita Menni Ospitaleko EPSZren eta Mondra taldearen arteko harreman honen ondorioz etorkizuneko proiektu bat sortu da, udazkenerako, urriaren 10 ingururako, Osasun Mentalaren Egunean. Asmoa da hiruko txapelketa bat antolatzea eta Arrasate, Beasain eta Mungiako gizonezko nahiz emakumezko taldeek parte hartzea. Eta, noski, EPSZetako erabiltzaileak partidetara joatea beren gustukoenei animatzera.