Adineko pertsona

Min kronikoak lau aldiz ere handitzen du depresioa izateko arriskua adinekoengan

La presencia de dolor crónico incrementa en hasta cuatro veces el riesgo de depresión en las personas mayores. Este ha sido uno de los temas abordados en las XXVII Jornadas de Actualización en Psicogeriatría, organizadas por el Hospital Sagrat Cor de Hermanas Hospitalarias, que se celebraron el pasado 26 de mayo en el Hospital San Rafael de Barcelona. Asistieron al evento unos 400 profesionales de todo el mundo.
Vídeo de las 27 Jornadas de Actualización en Psicogeriatria

Min kronikoa izateak lau aldiz ere handitzen du depresio arriskua adinekoengan. Hori izan da Ahizpa Ospitalarioen Sagrat Cor Ospitaleak antolatutako Psikogeriatrian Eguneratzeko XXVII. Jardunaldietan landutako gaietako bat, joan den maiatzaren 26an, Bartzelonako San Rafael Ospitalean. Ekitaldira mundu osoko 400 profesional inguru bildu ziren.

Inaugurazioa Sor Isabel Blazquezek egin zuen, Ahizpa Ospitalarioen Sagrat Cor Ospitaleko nagusiak, eta eskerrak eman zizkien jardunaldietara joan zirenei parte hartzeagatik, baita jardunaldien antolatzaileei ere. Halaber, Jesusen Bihotzeko Andre Mariaren Jaiaren garrantzia gogorarazi zuen, maiatzaren 31n ospatzen baita San Benito Mennik, Maria Josefa Reciok eta Maria Angustias Gimenezek Ciempozuelosen (Madril) Jesusen Bihotzeko Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa fundatu zuteneko 142. urteurrena.

Ondoren, Antoni Bulbena irakasleak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Psikiatria eta Medikuntza Legaleko Departamentuko zuzendariak, erreferentziazko jardunaldi horretan izandako partaidetzaren balantze historikoa egin zuen, eta iragarri zuen, aurki, Ahizpa Ospitalarioen eta UABren artean moldatutako psikogeriatriako ikerketa Katedra bat egongo dela. Ezagutzaren herentziaz ere mintzatu zen, espiritualtasunetik klinikara, eta denei ikasteko deia egin zien.

Carles Franquelo doktoreak, Sagrat Cor Ospitaleko zuzendari medikoak, azaldu zuen Sagrat Cor Ospitaleak urteak daramatzala osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoak zaintzearen alde egiten, eta Rego doktoreak hasitako lehen jardunaldiak ekarri zituen gogora, zeinak adinekoaren osasun mentalari zuzendutako akutuen unitate bat sortu zuen. Halaber, pandemia osteko osasun mentalari buruz asko hitz egiten dela azpimarratu zuen, zehazki, gazteengan dituen ondorioei buruz, baina ez da ahaztu behar oso ondorio garrantzitsuak izan dituela adinekoen osasun mentalean ere.

Hitza hartu zuen hurrena Manel Sanchez doktorea izan zen, Sagrat Cor Ospitaleko zuzendariorde mediko eta Jardunaldiaren koordinatzailea, eta nabarmendu zuen Jardunaldiak historikoki adinekoaren ikuspegi integrala ematen duela eta osasun mentalari ikuspegi zabalago batetik heltzen diola, epidemiologia, prebentzioa eta klinika barne hartuta, baita espiritualtasuna eta alderdi sozialak ere.

Inaugurazio hitzaldia, ‘Espiritualtasuna eta hirugarren adinekoen psikiatria’ izenburuarekin, German E. Berrios irakasleak eman zuen –Emeritus Chair of the Epistemology of Psychiatry. Life-Fellow, Robinson College. University of Cambridge, UK–. Irakasleak hirugarren adinean espiritualtasunaren arlo guztiak jorratu zituen, eta bizitzaren fase horretan karga semantiko gehigarri bat duela nabarmendu zuen, behar sakonei buruzkoa, behar horiek gogoeta humanoak eta, oro har, mundu osoarenak adierazten baitituzte, hitzez adieraz daitezkeenak edo ez. Gainera, adierazi zuen ulertzea ez dela soilik azalpen bat onartzea, baizik eta eremu estetiko eta emozionalean onartzea baizik, fedezko ekintza gisa.

Jardunaldiaren lehen mahaia zahartzearen dimentsio psikologikoari eta existentzialari buruzkoa izan zen, eta hauek izan ziren hizlariak: Manuel Martin Carrasco doktorea, Nafarroako eta EAEko Ahizpa Ospitalarioen zentroetako zuzendari mediko eta Espainiako Psikiatria Elkarteko lehendakaria; Luis Gutierrez Rojas doktorea, Granadako Unibertsitateko Psikiatriako irakaslea, eta Francesc Torralba doktorea, Filosofiako katedradun eta Ramon Llull Unibertsitateko etika aplikatuko Ethos Katedrako zuzendaria.

Mesa inaugural de la 27 Jornada de Actualización en Psicogeriatría

 

Bigarren mahaia Pilar Azpiazu doktoreak moderatu zuen, psikogeriatra seniorrak, eta adinekoaren depresioa eta gaixotasunak pazienteen kolektibo horretan dituen erronka klinikoak eta terapeutikoak izan zituen ardatz. Parte hartu zuten hizlariak hauek izan ziren: Narcis Cardoner doktorea, Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko burua; Virginia Soria doktorea, Bellvitgeko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko kidea, eta Javier Olivera doktorea, psikiatra eta Huescako San Jorge Unibertsitate Ospitaleko Psikogeriatria Programaren arduraduna.

Mahai horretatik helarazi zen mezuetako bat izan zen kontuan hartu behar dela depresioaren eta minaren arteko harremana oso fenomeno prebalentea dela, eta, beraz, ezinbestekoa dela lanketa integrala egitea, pazientearen dimentsio emozionala kontuan hartuta, eta ez soilik minaren tratamendua.

Olivera doktorearen arabera, 60 urtetik gorako pertsonek min kronikoaren %55etik gorako prebalentzia dute, eta 75 urtetik gorakoetan, berriz, zifra hori %62 baino handiagoa da, gazteen artean dauden mailak baino askoz handiagoa, horietan %15-%45 baita. «Min kronikoak depresio arriskua lau aldiz gehiago ere handitu dezake minik gabeko pertsonekin alderatuta, eta, ondorioz, oso ulergarria da depresioa eta mina duten adinekoen proportzioa nabarmena izatea», adierazi du psikogeriatrak.

Oliveraren arabera, depresioaren ondorioz, adinekoen minaren atalasea murriztu egiten da, «eta korapilo arriskutsu bat sortzen da, adinekoen egoera larriki okertzen duena». «Lanketa integralik egiten ez bada eta patologia bakoitza esklusiboki eta alde bakarrez artatzen badugu, botika analgesikoez abusatzeko arriskua dugu», ohartarazi du, eta ohartarazi du, halaber, horiek ondorio sekundarioak izan ditzaketela opiazeoen kasuan.

«Kasu horietan arrisku dugu baita ere larria izan daitekeen osagai emozional depresiboa ez tratatzeko, baita adinekoen artean suizidiorako arriskua areagotzeko ere», gaineratu du. Literatura zientifikoak minaren eta depresioaren artean dagoen harremana ezagutzen duen arren, «argitalpen oso berriak daude gai honetan sakontzen dutenak, eta adinekoen depresioaren eta min kronikoaren arteko lotura komentatzen duten berrikuspenak daude, zeinetan neuroinflamazioa aipatzen baita, oso zeregin garrantzitsua jokatzen duelako bi prozesuei lotutako mekanismo gisa», zehaztu du Oliverak. Horregatik, gaineratu du espezialistak, medikamentu antiinflamatorioak eta are kortikosteroideak erabiltzea aztertzen ari dira, depresioaren aurkakoak indartzeko.

Vídeo

Vídeo de las 27 Jornadas de Actualización en Psicogeriatria