Menni Sareak Guggenheimen ospatu du Kalte Zerebraleko lehen Zerbitzuaren 25. urteurrena
AHOTS UGARIK LAUDATU ZUTEN AHIZPA OSPITALARIEN SARE ASISTENTZIAL ESPEZIALIZATUAREN APUSTUA ETA LAN BERRITZAILEA LESIO ZEREBRALAK ARTATZEKO.hAURREN ZEIN HELDUEN ERREHABILITAZIO NEUROLOGIKORA ZUZENDUTA, MENNI SAREAK URTEOTAN 14.000 PAZIENTE BAINO GEHIAGO ARTATU DITU.
Aita Menni Sareko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak 25 urte bete ditu –Espainiako horrelako lehendabiziko ospitaleratze zerbitzua izan zen, eta Kalte Zerebraleko Menni Sarea sortzea eragin zuen–.Denbora horretan 4.512 lagun artatu ditu. Menni Sareko zentroek, oro har, 14.000 pazienteri eman diote asistentzia bere historiako 25 urteotan.
Kalte Zerebraleko Menni Sareak elkartu egiten ditu hartutako kalte zerebralak eragindako ondorioen errehabilitazioan espezializatutako Ahizpa Ospitalarien zentroak.Zerbitzu horien ezaugarriak dira dedikazio monografikoa, diziplina askoko osaera eta HKZren errehabilitazioan jarritako enfasia.
Ekitaldia Guggenheimen
Bizitzaren 25 urteak ospatzeko, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien erakundeak oso ekitaldi berezia ospatu zuen hilaren 28an, Guggenheimen: beran, proiektuaren historia eta tarte horretan ospitaleak kalte zerebralaren arretan izan dituen aldaketak errepasatu ziren. Zerbitzua posible egiten duten pertsona guztiak bildu ziren ekitaldira, eta beraiei eskerrak ematen dizkiegu, honaino iristen lagundu digutelako.Izan ere, beste ezagun batzuen artean izan ziren Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpon; Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles; Bilboko alkate Juan Mari Aburto, eta Iñigo Pombo, bizkaitar hiriburuko Gizarte Politiketako zinegotzia. Aita Menni Ospitaleko Zuzendaritza Kontseilu osoa ere bertaratu zen, Mikel Tellaeche zuzendaria eta Arrasateko Komunitateko nagusia den ahizpa Montserrat Esparza buru zirela, Esther Berruete eta Matilde Porras ahizpen presentzia nabarmenarekin, Ahizpa Ospitalarien Erroma Gobernu Orokorreko Zentroetako kontseilaria eta Espainiako Probintziako ahizpa nagusia, hurrenez hurren… Edonola ere, Ahizpa Ospitalarien ordezkaritza oso ugaria izan zen. Gainera, hainbat paziente eta senide ere agertu ziren, baita kalte zerebralak eragindako lagunen elkarteetako hainbat ordezkari ere.Guztira, 200 gonbidatu baino gehiago elkartu ginen.
Omenaldia egindako lanari
Ahizpa Esther Berruetek zorionak eman nahi izan zizkion Aita Menniko Kalte zerebraleko zerbitzuari bere ‘zilarrezko ezteiengatik, berrikuntzaren, sormen ospitalarioaren, sareko lanaren –“misio partekatu moduan”– eta bizitasunaren alde egindako apustuagatik, eta, Menni Sarea osatzen duten gainerako zentroekin batera, bere espezialitatean erreferente bihurtu delako.Era berean, administrazio publikoei eskerrak eman zizkien gurea bezalako erakundeei emandako laguntzagatik, gizarte erantzukizunean xede hau izanik: “ongia egitea ongi eginez”.
Ildo horretan beran, Mikel Tellaechek eskertu egin zuen agintariek Aita Mennin jarritako konfiantza, “elkarlana egin ahal izateko eta asistentziari jarraitasuna eskaini ahal izateko”. Ondoren, Aita Menniko HKZ Zerbitzuaren garapenaren hainbat mugarri zerrendatu zituen, hala nola Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroa irekitzea, 1997an; Donostiako HKZko Eguneko Zentroa irekitzea, Donostia, 2006an (Zuatzuko enpresa parkera aldatu zen 2014an); living lab-desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitzaren eraikuntza, Arrasateko Ospitalearen barruan, 2011n; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxetek zerbitzuaren esleipena, 2016an, edo Tecnaliarekiko lankidetza.“25 urtez apustu egin, ikasi eta dena emanez, kalte zerebralak erasandako pertsonei arreta eta asistentzia emateko gaitasun handia duten taldeen aldetik”, adierazi zuen.Aldi berean, Aita Menniko zuzendariak Kalte zerebraleko Zerbitzuak Menni Sarea osatzen duten gainerako dispositiboen sorreran jokatu duen rol traktorea nabarmendu nahi izan zuen, guztiak ala guztiak erreferentziazko zentroak direlarik Espainian kalte zerebralaren eta bere ondorioen tratamenduan. Zentroak hemen daude: Maria Ana Dohatsuaren Ospitalea (Madril), Benito Menni Ospitale Zentroa, Valladoliden, Valentziako Ahizpa Ospitalarien Zentro Soziosanitarioa, Santanderreko Aita Menni Zentroa, eta Tenerife Hegoaldeko Ahizpa Ospitalarien Zentro Soziosanitarioa.
AMOko zuzendariaren zorionen ondoren, “lortutakoagatik eta lortzeko dagoenagatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek hartu zuen hitza, eta gogorarazi zuen Euskadin urtero 5.000 lagunek sufritzen dutela iktusa eta kalte zerebrala eragiten duten beste lesio batzuk, eta beharrezkoa dela lanketa integrala, diziplina askoko taldeetatik, Aita Mennin egiten den bezala, eta osasun publikoak Gorlizko Ospitalean (Bizkaia) egiten duen bezala.Sailburuak prebentzioaz hitz egiteko baliatu zuen foroa, eta iragarri zuen Osakidetzak aurki zabalduko duela hitzarmena, izan ere, 40 paziente inguru bideratzen ditu Aita Menniko Kalte Zerebraleko Ospitaleratze Unitatera, batez ere Arabako lurraldean kalte zerebrala duten pertsonei erantzuteko.
Isabel Sanchez Robles Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua da, eta eskerrak eman zizkion Aita Menniri “egunero elkarrekin egiten dugun lanagatik”, “titaniozko 20 urteko aliantza baten fruitua”, Guggenheim bezala. “Pertsonen aliantza pertsonen zerbitzura” Bekoetxe eta Lurgorri eguneko zentroetan, Aita Menniko hainbat profesional bertan aritzen baitira aholkulari lanetan. Bilboko alkate Juan Maria Aburtok, berriz, zera esan zuen: “niretzat plazer handia da urteurren hau Aita Mennirekin partekatzea”, eta gehitu zuen “aurrerapen soziosanitarioan sinesten” duela. Kalte Zerebraleko Zerbitzua sortu zenean beharrezkoa bazen, eta 25 urteren buruan horrek jarraitzea ospatzen ari bagara, esan nahi du “lana ondo egin” dela, baieztatu zuen.
Ikuspegi asistentziala
Arratsaldean, bi mahai inguru egin ziren Guggenheim museoko auditoriumean, hainbat profesionalen partaidetzarekin. “Salbatutako biziak duintasunez bizitzea merezi du” izan zen testuinguru horretan Luciano Fernandezek helarazi zuen mezua, duintasuna azpimarratuz. Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioko lehendakaria Galiziatik etorri zen gure artean egoteko. Eta halaber eskertu genuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ATECEko kideak ere gurekin ospatzera etorri izana.
Espainiako Neurorrehabilitazio Elkarteko lehendakariak gogorarazi zuen Espainian 6 minutuan behin iktus bat gertatzen dela. “Ez aldatu inoiz”, erregutu zien Manuel Muriek Menni Sareko profesionalei, duten prestigioa aitortuz eta Ahizpa Ospitalarien sareak HKZren errehabilitazioan erreferente moduan jokatzen duen rola goratuz.Ondoren, Bilboko Gizarte Politiketako zinegotzi Iñigo Pomboren txanda iritsi zen, eta eskerrak eman zizkion Aita Menniri Bekoetxe eta Lurgorriko Kalte Zerebraleko dispositiboak martxan jartzen emandako aholkularitzagatik, eta lanean gogor segitzera bultzatu gintuen, “bikaintasuna bilatzen duen erakunde batek sabai bat lortzen duenean, hori berehala zoru bilakatzen delako”. Lankidetza giro horretan bertan, Osakidetzako Medikuntza eta Errehabilitazio espezialista Susana Pinedo doktoreak azpimarratu egin zituen osasun publikoan iktusaren arreta urgentean eta errehabilitazioan egin diren hobekuntzak, kalte zerebralak zaintzaileengan dituen zailtasunak eta ondorioak ahaztu gabe.
HKZk errealitate sozial moduan izan duen bilakaerari eskainitako mahai ingurua amaitu eta gero, Ahizpa Ospitalarien Arlo Asistentzialeko zuzendari Jose Antonio Larrazek txanda eman zien gure erakundeak kalte zerebralari erantzuteko dituen baliabideei:90 ohe hiru zentro espezifikotan gehi beste 87 ohe neurorrehabilitazioan eta eriondoko unitateetan, 97 leku eguneko ospitaleetan, 72.000 errehabilitazio anbulatorioko saio, horietatik bi heren helduentzat eta 20.000 haurren kalte zerebralari zuzenduta… Larraz doktoreak“esperientzia arraskatsutzat”kalifikatu zuenMenni Sarearen 25 urteko bidea, eta, gogorarazi zuenez, lanean “garrantzitsua da egiten dugunarekin ongi pasatzea”, eta zubia eraikitzearen garrantzia azpimarratu zuen, horrela “pazientea beti ateratzen delako irabazten”. “Inbertsio soziosanitarioetan inbertitzeak bizitzak eta proiektu sozialak berreraikitzen laguntzen du”, adierazi zuen, arduradun publikoak arlo horretan laguntzen jarraitzera gonbidatuz.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikiatriako katedradun Antonio Bulbenak maitasunez eta modu atseginean gogoratu zuen nola sortu zen, 90eko urteen hasieran, Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Bulbena, Jose Ignacio Quemada, German Berrios doktoreaeta Juan Manuel Muñoz Cespedes neuropsikologo zenaizan ziren Ahizpa Ospitalariak zerbitzua sortzen lagundu eta aholkatu zituzten profesionaletako batzuk. Lidergoaz eta lana ongi egiteaz hitz egin zuen, “eta Ahizpa Ospitalariak arretaren kultura bikaina duten erakunde bat dira”, azpimarratu zuen.
Hizlariek hainbat aldiz aipatu zutelarik Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren alma mater moduan, Jose Ignacio Quemada doktoreak nazioarteko zorioneko ‘benchmarking‘ ariketaz hitz egin zuen. Ariketa hura 80ko urteen amaieran egin zuten Aita Meenni Ospitaleko eta Ahizpa Ospitalarien arduradunek, berak ere parte hartu zuen, eta haren emaitza izan zen 1992ko inaugurazioa. Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzu aitzindariaren eta Kalte Zerebraleko Menni Sarearen sorreran artean Frantzia, Suitza eta, batez ere, Erresuma Batuan zebiltzan ereduak hartu ziren.Menni sareko zuzendari ere badenak dozenaka profesionalen eta diziplina askoko pertsonen lana aitortu zuen, posible egin dutelako gaur egun gure sare asistentziala dena izatea.
Teknologia, etorkizuneko giltzarri
Etorkizunari begira, Juan Ignacio Marin Aita Menniko mediku errehabilitatzaileak azaldu egin zuen nolako indarrarekin garatu den gure zentroetan azken hamarkadan neurorrehabilitazioan aplikatu den teknologia, emaitzak asko hobetuz pazienteak suspertzeari dagokionez Horrenbestez, oreka eta martxa errehabiliatzeko, ibiltzeko hainbat uhal modelo ditugu, psiaren esekidurarekin, eta aukeran errealitate birtualeko sistemak ere gehitu daitezke. Goiko adarra errehabilitatzeko, dispositibo robotikoak jarri dira, besoa desgrabitatzeko, pasiboki mugitzeko edo mugimendu aktiboan laguntzeko, hainbat pantailarekin interakzioan, errealitate areagotuko ingurune bat irudikatuz.Errehabilitazio kognitiborako lainoan ostatatutako programa informatizatuak daude, esaterako, Neuron Up.Eta komunikazio arazoak konpentsatzeko, sistema aumentatiboak eta alternatiboak erabiltzen ditugu, horien barruan irisa ezagutzen dutenak, begiradari jarraitzeko eta ordenagailuarekin begi kliskaren bidez interakzioan aritzeko, etab.
Jesus Valero Teknaliako Osasun Dibisioko zuzendaria da, eta enpresa teknologikoek zerbitzu soziosanitarioekin besoz beso lan egiteko duten beharra nabarmendu zuen, Aita Mennirekin egiten den bezala, hurbileko etorkizunean pertsonen bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duten produktuak garatu ahal izateko.[distance1]
Tradizioa eta abangoardia
Datozen 25 urteei begira, eta artatzen ditugun pertsonen etorkizuna hobetzeko, “aurrera, aurrera, beti aurrera” jarraitzen dugu, gure fundatzaile Aita Mennik zioen bezala; entzuleek hitzak errepikatu zituzten. Eta Kukai Dantza gipuzkoar taldea aukeratu genuen –Sorkuntzaren 2017ko Sari Nazionala da, tradizioa eta berrikuntza uztartzeagatik– ekitaldi emankor honi amaiera emateko. Txaloen ondoren, koktelaz gozatzera abiatu ginen museoko hallera, eta, bertan, hau bezalako irudiak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko denoi urteurren hau gurekin ospatzeagatik eta honaino iristen laguntzeagatik!