Adineko pertsona
Matienako jaiotza bizia Joxe Miel Barandiaran egoitzan izan da
Urtero bezala, Matienako boluntario-talde bat Durangoko Joxe Miel Barandiaran zahar-egoitzara joan zen, gure egoiliarrei eta laguntza-zentrora joaten direnei Gabonak alaitzeko.
Duela urte asko Gabon guztietan Matienako auzoko jaiotza bizia antzezten duen elkarteko kideak dira. Urtero Joxe Miel Barandiaran zentrora joaten da taldean gure adinekoekin egoteko.
Taldeko kideek jaiotza biziaz gain, zenbait gabon-kanta eta abesti ere abestu zituzten. Adinekoekin dantzatu ere egin zuten, eta adinekoek primeran pasatu zuten bisitarekin.