Martxoaren 8an berdintasunari buruz hausnartzen
Martxoaren 8an Txurdinagabarri Adinduentzako Egoitzan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen, ospatu baino, baldintza berdintasunari kantu bat egin geniolarik.
Egun honetan eta ondoko beste batzuetan zehar, Historian eragin handia izan duten emakume batzuei buruzko erakusketa izan dugu, eta aurrera eraman duten lan guztiarena.
Arratsaldean berdintasuna lantzeko tailer bat egin genuen, esaldi eta iragarki zaharrak aztertuz. Horren bidez, emakumeak iraganean zuen paperaz, gaur egun duenaz, eta etorkizunean izatea gustatuko litzaigukeenaz eztabaidatu genuen.
Guztiaren gainetik hausnarketa egun bat izan zen, oraindik eta gehiago batu gintuena, halakorik posible bada.