Martxoaren 8a ospatu dugu
Ostiralean, martxoak 8, Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu nahi izan dugu, hainbat ekintzarekin.
Horretarako, egin batzuk lehenago, eskulan saioetan Venusen sinboloak marraztu, margotu eta moztu ditugu, emakumearen sinbolo gisa, eta sarrera inguruan jarri ditugu. Gainera, alde horretan dagoen liburutegi txikian, apaletan, euren lorpenengatik Historian zehar ezagunak eta esanguratsuak izan diren hainbat emakumeren argazkiak eta biografiak jarri ditugu.
Hilaren 8an, Egoitzako areto nagusian, emakume talde bat eta hainbat gizon elkartu gara, eguna behar bezala ospatzeko. Ospakizunaren jatorria zein den irakurri dugu, eta emakumeen eskubideen arloan azken urteetan egin diren aurrerapenez eztabaidatu dugu. Emakume egoiliarrek bizitzan emakume gisa izan dituzte esperientziak kontatu dizkigute, eta ondoren liburutegian erakutsi ditugun biografietako emakumeez hitz egin dugu, lortu zituzten gauzez eta euren bizitzez.
Eta, azkenik, musika feminista entzuten genuen bitartean, esku ahurrak lilaz margotu ditugu eta gure marka utzi dugu horman jarri dugun aldarrikapen panelean.