Martxoaren 8a, Emakumearen Egunaren inguruko ekintzak
Emakumearen Eguna ospatzeko eta horren edukiak aldarrikatzeko, Txurdinagabarri Egoitzan hainbat ekintza berezi egin genituen Martxoaren 8aren inguruan.
Hilaren 7ko arratsaldean, kafe tertulia bat antolatu genuen 2. eta 5. solairuetako egoiliarrekin, egun horren garrantziaz, esperientzia propioaz eta emakumeen lehengo egoera eta oraingoa nola aldatu den azaltzeko.
Martxoaren 8ko goizean, 2. eta 5. solairuko egoiliarrekin ere, M8aren jatorriari buruz hitz egin genuen, eta emakumeak historian zehar lortu dituen eskubideen errepaso txiki bat egin genuen.
Arratsalde horretan bertan, ahalduntzeko mezuak eta emakumeen eskuen hainbat marrazki moztu genituen, eta globo moreetan lotu genituen.
Azkenik, denok batera atera ginen egoitzako sarrerara, eta kalera ematen duten barandetan lotu genituen.
Egun horretan bertan, 1., 3. eta 4. solairuetako egoiliarrek M8ko gaiei buruzko hainbat eskulan eta pankarta egin zituzten.
Gainera, aste horretan irakurketa tailerrean gai bera zuen ipuin bat irakurri genuen.