Adineko pertsona
Marijaia Txurdinagabarri Egoitzara etorri da
Beti bezala Bilboko Aste Nagusian ezin zen Marijaiaren bisita falta. Aurten ere Txurdinagabarri Egoitzako solairu guztietatik ibili da, festak gure adinekoei hurbilduz, musikaz eta dantzaz.
Horrez gain, Aste Nagusiak urte hauetan izandako aldaketei buruzko dokumental berezi bat ikusteko aukera ere izan dugu. Gure egoiliarrak hunkitu egin ziren iraganeko bizipenez gogoratzean.
Eta aurreko urteetan bezala su artifizialez gozatu genuen gure zabaltzan, txurro gozoak txokolatearekin jaten.
Datorren urtera arte, Marijaia!