Mariak ehun urte bete ditu Txurdinagabarri Egoitzan
Txurdinagabarri adinekoen Egoitzak ehun urteko beste kide bat du, Maria, hilaren 2an bete baitzituen hiru zifrak.
2. solairuko B moduluko lagun guztiekin, Egoitzako goiko terrazara igo ginen, ezin hobeto ospatzeko. Bertan, hura igo arte itxaron eta harrera egin genion, “Zorionak” kantatuz eta kandelei putz egitera animatuz.
Bitxilore sorta bat oparitu genion, eta, omenduaren arabera, usain “bikaina” zuten, eta txartel handi bat irakurri genion. Bertan, solairuko langileek, begirale taldeko kideek eta Egoitzako lagunek asko maite dugula adierazi genion, eta onena opa genion. Maria asko hunkitu zen eskaintzak entzutean.
Ondoren, lunch txiki bat egin genuen tortilla eta hestebeteekin, eta urtebetetzeaz gozatu genuen bilbainaden erritmoan abestuz eta dantzatuz, horiek baitira gure Mariak gehien maite dituen abestiak. Eta, jakina, argazkiak atera genituen photocall-ean urtebetetzearen protagonistarekin.
Primeran pasatu genuen!