Bigarren urtez jarraian, Aita Menni Ospitaleak elkartasun astea antolatu du, Maria Jesus Ibañez hil zeneko urteurrenarekin bat eginda. Ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartean egindako ekitaldiekin, Ahizpa Ospitalarioen kongregaziora iritsi zen hirugarren ahizpa eta bigarren ama nagusi izan zenaren lana oroitarazi zen Aldi berean, 1885eko ekainean kolerak erasandako emakumeei laguntzen hil ziren 7 ahizpa ospitalario gazteri ere egiten zaie omen: Encarnacion de Leon, M. de las Mercedes Morgadella, Monica Sarasola, Micaela Valerdi, M. Asunción Echalar, Angela Rodriguez, M. Josefa Lasarte.
Aurreko urtean bezala, Maria Jesus Ibañez – Aita Menni Elkartasun Astea Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai bankuekin lankidetzan aritu da, baita Debagoieneko Harreman bidezko merkataritzako programarekin ere. Elikagaiak Aita Menni ospitaleko harreragunean eta Durangoko eta Txurdinagabarriko egoitzetan jaso ziren, eta bertan itsulapikoak jarri ziren laguntza eman nahi zuten pertsona guztientzat. Bidezko merkataritzako produktuak ere ospitaleko harreragunean saldu ziren, bi arratsaldez. Ospitaleko galerian, ekainaren 28an eta 30ean eta uztailaren 1ean WALY merkatu txikia egin zen, Liberiari laguntzeko We Are Like You proiektuaren barruan.
Horrez gain, aste osoan zehar zenbakiak saldu dira baratzeko produktuen saski baten zozketarako, eta bildutako dirua elikagai bankura bideratuko da.
Uztailaren 4an, garai hartako gizartean egoerarik txarrenean egonik koleraren biktimahil ziren ahizpen oroimenez Pazienteen Abesbatzak eta Juan Carlos Irizarrek emandako elkartasun kontzertu batekin amaitu zen II. Elkartasun Astea.