Osasun mentala

Maldatxoko EPSZtik “Munduko tximeletak” erakusketa ikustera joan ginen Irunera

Erakusketa iraunkor honetan 7.000 tximeleta baino gehiago daude. Gauza harrigarri asko ikasi genituen intsektu hauen munduari eta bizitzari buruz.
Maldatxoko EPSZtik "Munduko tximeletak" erakusketa ikustera joan ginen Irunera

Maldatxoko EPSZko erabiltzaileak Irunen dagoen tximeleten erakusketa iraunkorra ikustera joan ginen joan den 9an. Museo txiki honetan asko ikasi genuen intsektu hauen mundu eta bizitza harrigarriari buruz. Lehendabizi, Manuel Aguirresarobe erakusketaren bildumagileak tximeletaren bizi-zikloa azaltzen duen dokumentala ikusi genuen. Eta gero bere erakusketa ikusi genuen. Guztira herrialde guztietako 7.000 tximeleta baino gehiago daude.

Manuelek azaldu zizkigun gauza asko oso deigarriak izan ziren guretzat, esaterako, tximeletak bere larruazalaren barruan izaten duen pisuaren handitzea (5 alditan azalberritzen da). Handitze hori bere pisuaren 7.000 aldiz arte izan daiteke. Halaber, tximeleta bakoitzak, elikatzeko eta arrautzak jartzeko bere landare bakarra duela jakin genuen. Bestalde, tximeleta emeen bizitzak gutxi gorabehera egun bat irauten duela jakin genuen. Izan ere, tximeleta bihurtu eta berehala ar batek ernaltzen ditu eta gainerako egunean arrautzak jartzen ematen dute hil arte. Emeen aldean, arrak bost egun lehenago jaiotzen dira, eta aste bat eta bi artean bizitzen dira. Eguneko eta gaueko tximeletak bereizten erakutsi zigun. 

Egunekoek hegalak itsatsi eta atzera bota ditzakete; gauekoenak, berriz, irekita geratzen dira. Horrez gain, tximeleta tutu-formako landareak polinizatzeko intsektu bakarra dela jakin genuen, bere espiritronparekin.  Beldarra denean ahoan hortzak ditu, baina tximeleta bihurtzean desagertzen dira eta ahoa berak jariatutako itsasgarri batekin ixten du. Loreen nektarra bakarrik xurga dezake.

Maldatxoko EPSZtik "Munduko tximeletak" erakusketa ikustera joan ginen Irunera

Tximeleten hegalek duten hautsa ezkatak direla jakin genuen, eta ukitzen baditugu tximeletak ezin izango duela berriro hegan egin.  Tximela batzuen eta besteen artean tamaina, forma eta kolorea aldatu egiten da, kokapen geografikoaren arabera.

Erakusketa Irunera joaten den edonorentzat guztiz gomendagarria dela iruditzen zaigu. Erakusketa doan da eta ezin da argazkirik atera flasharekin, tximeleten pigmentazioa galtzen dutelako.