Aurten, udaberrian Maldatxoko ortuan egin genuen lanak merezi izan du. Zalantzarik gabe, lan handia egin genuen, baina lurrak bere fruituak eman ditu. Oso osasungarri jateaz gain, aire zabalaz gozatu eta ariketa fisiko ona egin dugu.
Ortuak, negutegirik gabe, hainbat produktu eman dizkigu: urazak, piperminak, piperrak, kalabaza, kuiatxoa eta tomate gozo-gozoak!
Barazki horiekin guztiekin sukaldeko hainbat errezeta egin ditugu, eta oso osasungarri jan dugu. Eta oso gozo ere bai: Kalabaza eta kuiatxo pureak, kuiatxo arrautzaztatua, askotariko tortillak, tomate beteak, pistoa, tomate naturaleko saltsa…Dena etxekoa! Gozoa, ezta?
Bestalde, ezin gara kexatu bildu ditugu aran guztiez. Horiekin oso marmelada gozoa egin ahal izan dugu.
Horren erakusgarri uda osoan zehar egiten joan garen argazki hauek aurkezten dizkizuegu.
Orain udazkena heldu da eta dagoeneko urrak eta intxaurrak biltzen ari gara. Horiekin, beste errezeta asko bururatuko zaizkigu.
Amaitu aurretik, esker bereziak eman nahi dizkiogu mantentze-taldeari, berak prestatzen baitigu lurra urtero. Eskerrik asko!!!