Maldatxoko EPSZ Diario Vascoko instalazioetan barna bili da
Joan den uztailaren 5ean, Maldatxoko EPSZko lagunek Diario Vascoren instalazioak bisitatu zituzten Donostian, Kontxi Aldabe eta Kristina Olazabal begiraleekin. Ibilbidearen hasieran bideo bat ikusi zuten egunkariaren historiari eta jatorriari buruz. Hortik hemerotekara abiatu ziren, non Diario Vascoko aldizkari guztiak gordetzen diren, 1934an sortu zenetik. Erredakzioa, administrazioa, paperaren biltegia eta errotatiba ere bisitatu zituzten. Bidean zehar oso gauza bitxiak ikasi zituzten, esaterako, papera pilatzeko era sutea gertatzen bada sua ez dadin azkar zabaldu, edo egunkaria inprimatzen ari den bitartean kalitate kontrola egiten dela, gau osoan zehar, 1.000 ale aztertuz akatsak hautemateko.
Diario Vascoko instalazioetan egindako ibilbidean bertako errotatibetan inprimatzen diren beste argitalpen batzuk ere erakutsi zizkiguten, hala nola ‘Mujer hoy’ edo ‘Mundo deportivo’’, eta hori ere oso interesgarria izan zen. Halaber, azaldu ziguten Espainiako hainbat lekutan ere laguntzaileak dituztela, Diario Vascoren paperezko edizioa irakurle gehiagorengana iritsi ahal izateko.
Erabiltzaileek edonolako galderak egin ahal izan zituzten, eta egunkariko langileak oso atsegin eta prestu egon ziren horiei denei erantzuteko. Oroitzapen moduan, gure bisitaren albistearekin moldatu zuten lehen orrialde fikziozko hau utzi ziguten, gure omenez egina.