Maldatxoko baratzeak fruituak eman ditu
Urtero bezalaxe, Donostiako Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaile zein profesionalok bertan daukagun baratze txikia lantzen aritu gara. Denboraldi honetan, tomateak, urazak, piperminak, piperrak, tipulinak, kuiak, kuiatxoak… landatu ditugu.Gainera, lursail txiki honetan 5 fruta arbola ere baditugu; tartean, aranondoak, zeinetatik aranak eskuratzen ditugun, marmelada gozo-gozoak egiteko. Hurrondoak ere ematen ditu fruituak, eta irail inguruan umotuko da.
Baratzeak etengabeko zaintza lana eskatzen du. Besteak beste: ureztatzea, belar txarrak kentzea, lurra ongarriekin aberastea, tomateak sulfatatzea, etab. Guztiok hartzen dugu parte jarduera honetan, nork bere ahalmenen arabera.
Udan, dagoeneko eskuratu ditugu gure lehenengo fruituak: piperminak, piperrak, urazak eta tipulinak. Barazki horiekin, entsalada ederrak prestatzen ditugu, eta urteko sasoi honetan, guztiok jaten ditugu gustura.
Baratzea zaintzen jarraituko dugu; izan ere, ugariak dira barazkigintzak ematen dizkigun onurak.