Ahizpa Ospitalarien “We are like you” proiektua 2014. urtean sortu zen, Liberian (Afrika) osasun-instalazioak garatzeko beharrezkoak diren funtsak biltzeko. Horrela, gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna duten emakumeei tratamendu egokia ematen die.
Monroviako (Liberia) Saint Benedit Menni Osasun Zentroan lau urte lanean emanda, dagoeneko errealitate bihurtu da. Erronka orain zentroa mantentzeko finantzazioa lortzea da, tokiko erakundeek beren gain hartu arte.
Proiektuaren lehen memoria honetan proiektuaren balantzea jasotzen da, sortu zenetik. Ahizpa Ospitalariek Liberian egindako lana eta “We are like you” proiektuarekin zerikusia duen guztia aurkeztu dute: helburua, faseak, sariak, laguntzak, finantzazioa eta urteko aurrekontua. Memoria honetan proiektuari buruzko informazioa ematen zaie modu batera edo bestera proiektua errealitate bihurtzen lagundu duten erakunde publiko nahiz pribatu edo pertsona guztiei. Bestalde, memoria horrek oraindik bidea egiteko dagoela erakusten digu, eta edozein laguntza ongi hartuko dugula.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet laguntzen ari zareten guztioi.
Begiratu memoria proiektuaren web-orrian: http://www.wearelikeyou.org/