Nortasun Ospitalarioa funtsezko zutabea da, eta ez du markatzen soilik zer egiten dugun, baizik eta baita ere nola egiten dugun. Ahizpa Ospitalariek, aldizka jardunaldiak antolatzen dituzte, Erakundearekin kolaboratzen dugun kideok definitzen gaituen Nortasun horrekin bat barneratu dezagun.
Joan Orrit Clotet, San Boi de Llobregateko Benito Menni Osasun Mentaleko Konplexu Asistentzialeko zuzendaria, gure Ospitalera hurbildu zen, Arrasatera, hilaren 8 eta 9an, gure balio bereizgarriei hitz egitera; horiek definitzen dute gure nortasuna eta gure kultura ospitalarioa, eta gure eguneroko lana inspiratzen dute.
Hospitalitatea ‘sintesiko’ balio bat da, eta bere mamia da gaixotasun mentala edo desgaitasuna duten pertsonei lekua, denbora, gizatasuna eta baliabideak eskaintzea. Gure Nortasun Markoak dioenez: “ezagutzen ez dena ezin da maitatu eta soilik maitatzen denak inspiratzen eta motibatzen du ekintza eta konpromisoa zentzu batekin”. Horregatik, garrantzitsua da gure zentroetako pertsona gakoak gai izatea inspiratzeko eta erreferentzia izateko, gainerako profesionalei onena ematen laguntzeko.