Liberiako Osasun Mentaleko Unitateari laguntzeko talde asistentzialaren bilera
Aita Menni Ospitaleak Monroviako (Liberia) Benedict Menni Zentroko Osasun Mentaleko Unitateari laguntzeko talde asistentzialaren bilera hartu zuen atzo, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak-ek lankidetza sendoa baitu harekin.
Topaketan parte hartu zuten Aita Menni Ahizpa Ospitalariak-eko zuzendari gerente Mikel Tellaechek, Pastoral eta Elkartasun arduradun Egoitz Zabalak, Macarena Aspiunza psikologoak eta Cecilia Alvarez erizainak, baita Cristina Bressel eta Enrique González erizainek ere, zeinak urte honen hasieran boluntario aritu ziren Afrikako herrialdeko Osasun Mentaleko Unitatean.
Bideokonferentzia bidez izan ziren, gainera, Sor Lourdes Sanz, Ingalaterrako Ahizpa Ospitalarioetako nagusia –Liberiako zentroa probintzia horren mende dago–, eta Estefania Ibañez, Monroviako Osasun Mentaleko Unitatera iritsi berri dagoen psikiatra, abendura arte bertan egongo dena.
Topaketak balio izan zuen Liberiako bertako taldearekin batera jarduerak koordinatzeko eta psikiatra berriaren lana babestuko duen lantalde bat sortzeko, eta, gainera, boluntariotzako esperientziak ebaluatzea ahalbidetu zuen, boluntarioen beraien esperientziaren bidez.
Liberiako Ahizpa Ospitalarioen misioarentzat pribilegioa da gaixotasun mentala duten pertsonen arreta hobetzeko profesional horien dedikazioa izatea.