El doctor Juan Ignacio Marín

Atlas 2030 exoeskeletoari buruzko azterlana azaldu dugu SERMEF 2024ra

Juan Ignacio Marin doktoreak haurrentzako exoeskeletoarekin egindako entrenamendu intentsiboak garuneko paralisia eta garapen psikomotorraren beste nahasmendu espezifiko batzuk dituzten haurrengan duen inpaktua ebaluatu zuen. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen profesional talde batek aurkeztu zituen Aspace Gipuzkoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan egindako azterlanaren emaitzak, Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Espainiako Elkartearen 62.

Un amplio grupo de personas, escuchando una ponencia en una sala

Iktus baten ondoren errehabilitazio fisikoaren helburuak ezarriz

“Informaciones Psiquiátricas” aldizkariak Malagan egin berri dituen VIII. Jardunaldietan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradun Iban Arrienek nabarmendu zuen iktus osteko errehabilitazio fisikoaren helburuak espezifikoak, errealak eta lorgarriak izan behar direla, eta paziente bakoitzaren behar indibidualak kontuan hartuta zehaztu behar direla beti.

Un grupo de personas trasladan a otra en silla de ruedas por terreno de montaña

Mendira aulki gurpildunean

Errehabilitazioa bezain garrantzitsua da gizarteratzea. Kalte zerebral batetik errehabilitatzeak ez baitu esan nahi bakarrik funtzio fisikoak edo kognitiboak berreskuratzen saiatzea, baizik eta komunitatean antolatzen diren jardueretan parte hartzen jarraitzea, ingurune sozialean gizarteratzeko modua ikustea, eguneroko bizitzan aktiboki parte hartzea, lan munduan ahal den neurrian sartzea, etab. Inklusioak pertsona guztien autonomia,

Varias personas en fila, mostrando un cartel con el texto

Arrasateko Aita Menni Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroak Korrikaren lekukoa jaso du

Euskararen erabilera sustatzen duen Korrika lasterketaren lekukoak Aita-Menni Ahizpa Ospitalarioen hainbat zentro zeharkatu zituen, ospitaletik hasi eta Musakolako zentroraino, ospitaleko bertako Euskara Batzordeak bultzatutako ekimen batean. Alaitasunak, musikak eta koloreak markatu zuten eguna, euskararen alde.

Ainhoa Espinosa, durante

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen psikologiako eta neuropsikologiako profesionalek eskolak ematen jarraitzen dute Deustuko Unibertsitateko Osasun Psikologia Orokorreko + Neuropsikologia Klinikoko Masterrean. Ainhoa Espinosa de Luzarraga neuropsikologoak hartutako kalte zerebrala izan duten helduen nahasmenduen errehabilitazio kognitiboari lotutako ikasgaiak ematen ditu.

Gizon haserre baten lehen planoa

Nahasmendu kognitibo-konduktualen maneiua, etikan eta duintasunean oinarrituta

“Pertsonarengan oinarritutako arreta eredua” kontuan hartuta, gure neuropsikologoak artikulu honetan edozein ingurune klinikotan jokabide-aldaketa bat egin aurretik kontuan izan behar diren kontzeptuak berrikusten ditu, bereziki, “noiz” eta “nola” aldatu behar den portaera, jokabide bat dagoenean zeinak erasandako pertsonaren bizi kalitateari berari zein ingurukoei eragiten dien.

Un grupo de personas en un pequeño auditorio escuchando una intervención

Disfagiari buruzko jardunaldia Aita Mennin, segurtasun arrisku gisa

Garrantzitsua da irensketaren nahasmendu hori detektatzea eta lantzea, artatzen ditugun pazienteengan ondorio larriak saihesteko eta bizi kalitatea hobetzeko. Ezagutzak eta praktika optimoak trukatzeko horrelako ekimenek indartu egiten dute gure konpromisoa arretaren kalitatea eta segurtasuna etengabe hobetzeko.

Irma García eta Nerea Meabe, beste saritu batzuekin batera.

Irma Garcia eta Nerea Meabe, “Euskadiko fisioterapeutarik onenak”

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak “Urteko fisioterapeutarik onenaren saria” eman die Aita Menni Ospitaleko gure fisioterapeutei, garun paralisia eta antzeko patologiak dituzten haur talde baten tratamenduan Atlas 20230 exoeskeleto pediatrikoa erabiltzeari buruz egin duten azterlanagatik.