Imagen del artículo publicado

Brain Injuryk HKZ dutenen zaintzaileentzako gure EDUCA-V saiakuntza argitaratu du

International Brain Injury Association aldizkari ospetsuak ikerlan bat jaso du, “Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen zaintzaileentzako programa psikohezitzaile baten eraginkortasuna: saiakuntza kontrolatu aleatorio bat (EDUCA-V)”, non Ahizpa Ospitalarioak Aita Menniko profesionalak parte hartu duen. Hartutako kalte zerebrala duen pertsona bat denbora luzez zaintzeak zaintzen duenaren osasuna arriskuan jar dezakeelako, distres

Mikel Tellaeche, director gerente de Hermanas Hospitalarias Aita Menni, recibe el reconocimiento de la mano de José Manuel Amador, presidente de ATECE Gipuzkoa.

ATECE Gipuzkoarekin batera 30. urteurrena ospatzen dugu

Hartutako Kalte Zerebralaren Gipuzkoako Elkarteak hogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen Donostiako udaletxean egindako ekitaldi instituzional hunkigarri batekin. ATECE Gipuzkoak aitortza eta esker oneko opari bat eman zien bere hiru hamarkadako ibilbidean babestu duten hogei erakunde baino gehiagoko ordezkariei, horien artean Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.

Ezkerretik eskuinera, Beatriz Nogueras, Susana Fernández-Monge eta Cristina Iriarte.

Pazientearen Segurtasuna Kudeatzeko Sistema, balioa emanez arriskuak murrizteko

Pazientearen Segurtasun Batzordeak erdi-mailako arduradunentzako saio bat eskaintzen du, 2017tik gaur arte egindako bidea aletzen duena. Lortutako datuen azterketaren eta horien sistematizazioaren helburu nagusia arriskuak murriztea da, kudeatzen ikasiz, pertsona guztiak –pazienteak, senideak eta profesionalak– gure zentroetan seguru senti daitezen.

Un hombre con

Neuroerrehabilitazio Zerbitzuko pazienteek ABLE exoeskeleto robotikoa probatu dute

ABLE Human Motion enpresa katalanak diseinatutako exoeskeleto robotikoak nola funtzionatzen duen eta neurorrehabilitazio prozesuari ekartzen dizkion onurak ezagutzeko aukera izan dute Aita Menni Ospitaleko Neurorrehabilitazio Zerbitzuko medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko espezialistek eta fisioterapeutek.

Tres hombres y una mujer, con llaverso en forma de cerebro en sus manos

Kalte Zerebralaren Eguna, gure eguneko zentroetan

Urriaren 26a, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna, oso egun hunkigarria eta berezia da Musakolako (Arrasate) Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroko profesionalentzat eta erabiltzaileentzat. Horregatik, ezin hobeto ospatzen genuen eta astean zehar hainbat jarduera planifikatzen genituen. Astean zehar, zentroan EVA gomazko giltzatakoak egin genituen garun bat irudikatuz. Polit-polita geratu zaizkigu!!! Urriaren 23an, asteazkenean,

Nerea Meabe, Iban Arrien, Elena Tampán, Irma García y Roberto Romero

Pediatriako fisioterapia onkologikoa: ezagutzan sakontzen dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebraleko Zerbitzuko bost fisioterapeutak parte hartu zuten Pediatriako Fisioterapia Onkologikoaren I. Jardunaldian, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak antolatuta. Topaketak fisioterapiak minbizia duten adingabeen tratamenduan eta errehabilitazioan duen zeregin garrantzitsuari buruzko funtsezko gaiak jorratu zituen, haien indarra, mugikortasuna eta funtzio fisikoak berreskuratzeari dagokionez.

Irma Garcia fisioterapeuta, Danel eta bere ama.

Arreta Goiztiarrak Daneli laguntzen dio, lisentzefalia duen txiki bat

Danelek burmuineko malformazio arraro batekin jaio zen —lisentzefalia–, zeinak bere garapen kognitibo eta motorrari modu larrian eragiten dion. Arreta goiztiarreko saioetara joaten da Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan, Bilbon, eta aurrerapen nabarmenak egin ditu. Gabonetako loteriaren salmentaren bidez, familia laguntza biltzen ari da haurrak bere bizi kalitatea hobetzen jarraituko duten programa

Una letra A mayúscula rodeada de 27 círculos con todas las letras del abecedario

Zenbat dakizu kalte zerebralaren errehabilitazioari buruz?

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta HKZ-ri buruzko “Hitz pasa” tematiko bat sortu dugu. Joko honen bidez, kalte zerebralaren errehabilitazioarekin lotutako termino giltzarriak zabaldu nahi ditugu. Alfabetoko letra bakoitzari lotutako galderen bidez, kaltetutako pertsona eta familia askoren egunerokotasuneko kontzeptuak ikastera gonbidatzen zaituztegu.