Pisu komunitarioak
Laguntza duten etxebizitzak dira, komunitatean kokatutako egitura soziosanitarioak, nahasmendu mental larria duten pertsonei eguneroko bizitza erabat inklusiboa garatzeko aukera ematen dietenak.
Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Laguntza duten etxebizitzak dira, komunitatean kokatutako egitura soziosanitarioak, nahasmendu mental larria duten pertsonei eguneroko bizitza erabat inklusiboa garatzeko aukera ematen dietenak.
Arreta Komunitarioko Programa nahasmendu mental larria duten pertsonei norberaren etxean eta ingurune geografikoan laguntzeko zerbitzua da. Beren bizitza modu independentean garatzen duten baina egoera edo testuinguru jakin batzuetan unean-unean laguntza, jarraibide edo orientazioa behar duten pertsonak balia daitezke gure zerbitzuaz, eta, horrenbestez, behar den arloan bakarrik jaso dezakete laguntza: funtzio
Buru-osasuneko sare publikoan integratuta, buru-nahaste larria duten pertsona helduen errehabilitazioa eta birintegrazioa sustatzeko zentroak dira EPSZ, eta hurbileko gizarte-ingurunearekin duten harremana sustatzen dute.
Gure Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea zerbitzu espezializatu bat da, balorazioak eta peritaje psikiatriko-legalak egiteko eta lege arazoei lotutako arazo psikiatriko eta psikologikoetan aholkatzeko, bai eremu judizialean, bai estrajudizialean.
Langile espezializatuak ditugu bizipen traumatikoen (erasoak, bortxaketak, hondamendiak, suizidio saiakerak, larrialdi psikologikoak…) eta horiei lotutako nahasmenduen (Trauma Osteko Estresaren Nahasmenduak, etab.) lanketa psikoterapeutikoa eta psikofarmakologikoa egiteko. Larrialdien eta hondamendien arloan lan egiten duten profesionalak eta erakundeak prestatzen eta aholkatzen ditugu —Eusko Jaurlaritza, Gurutze Gorria…—, eta krisi egoeretan tokian bertan esku