Gabon kantak, zozketak, lehiaketak, opariak, gabon postalak, argiak… ospitalea betez
Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Aita Menni – Hermanas Hospitalarias
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Urtero bezala, urriaren 10ean, Ahizpa Ospitalarietan bat egiten dugu Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunarekin. Oraingoan World Federation for Mental Health-en lemarekin bat eginez: “Osasun mentala denentzat. Inbertsio gehiago, sarbide gehiago”.
Urriaren 10ean, beti, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Osasun Mentalaren Mundu Federazioak Nazioarteko Eguna sustatzen dute, mundu osoan nolabaiteko nahasmendu psikiatrikoa nozitzen duten milioika pertsonen egoera gogorarazteko. Aurten, COVID-19ak markatu du deialdia, gure inguruan gertatzen den ia guztia bezala. Erakunde deitzaileek gogorarazten digute, maila globalean, herrialdeek batez beste euren aurrekontu sanitarioen %2 baino ez dutela
Ohikoa denez, 2020ko Gabon Kanten Lehiaketak eman zien hasieraGabonei, eta ekitaldia berezitasun batekin egin da aurten: unitate guztiak patiotik elkartu ziren, elkarrekin abesti bat kantatzeko. Distantzia fisikoa egon arren, ahotsek, txaloek eta kantuek distantziak arindu zituzten eta bizipenak berdindu.
Astelehenean, hilak 21, erabiltzaile guztiek San Tomas egunaz gozatu zuten, herri jolas eta musikaren bitartez, eta bazkarian txistor pintxoa janez. Eta, urtero bezala, Olentzeroren iritsiera merezi bezala ospatuko dugu, baita ere jantokiak apaintzeko lehiaketa, Urtezahar gaueko kotilioia eta Gabon postalik irudimentsuenen sarien banaketa, Errege kabalgata ahaztu gabe, meriendaren bat edo beste eta saio dibertigarriak, esaterako, Gabonetarako antolatu dugun zumba.
Desberdinak, baina halaber bihotzekoak
Covid-19ari aurre egiteko prekauzio neurrien ondorioz, aurtengo Jantoki Lehiaketa argazkiekin aurkeztuko dugu. Abenduaren 28an, unitate bakoitzak mural bat jarriko du bere jantokiko argazkiekin, eta, urtarrilaren 5ean, lehiaketan parte hartu duten unitateek merienda berezia izango dute euren unitatean.
Abenduaren 31n, Urtezahar Gaueko Kotilioia egiteaz gain, boto gehien izan dituzten gabon txartelen sariak banatuko dira.Aurten, epaimahaia Garbiketa Zerbitzua izan da; profesionalek egiten duten lan egiazki garrantzitsuagatik aukeratu dugu.
Urtarrilaren 5ean, Errege Kabalgata egingo da, goxokiekin, eta ondoren jolas eta dantza jarduerekin. Arratsaldean, aipatu den Jantokien Lehiaketako festa merienda.
Gabon desberdinak izango dira, muxu eta besarkada gutxiagorekin, baina betiko maitasunez prestatuak, aurten ere disfrutatuko ditugunak.
GABON ZORIONTSUAK! ¡FELIZ NAVIDAD!
Gaixotasunaren eramaileak izateko beldurrak osasun profesional askori erasaten die. Psikologo kliniko eta larrialdietako aditu Alfonso Saez de Ibarrak adore hitzak helarazi nahi dizkie Aita Menni Ospitaleko lankideei, eta babesten eta zaintzen jarraitzeko animatu nahi ditu.
Gure ahalegina erabiltzaileekin eta senideekin maiz telefono bidezko harremana mantentzera zuzentzen dugu COVID-19aren hedapenagatik dugun konfinamendu eta egoera kritikoaren ondorioz, gure lana inoiz baino beharrezkoagoa da.
“Pertsona moduan hazita aterako gara egoera zail honetatik.” Hasierako erreakzioak Inoiz gertatuko zitzaigula imajinatuko ez genuen egoera batean murgilduta gaude, ez behintzat “lehen mundua” esaten diogun honetan. Harrituta eta zurtuta gaude koronabirusaren hedapenaren aurrean: pertsona batzuk apokalipsia iragartzen ari dira, eta beste batzuek, berriz, uste dute pandemia ez dela hainbesterako izango. Kontua
Zenbait esparrutan etxeko laguntzan izan ditugun esperientziak jaso ditugu dokumentu batean. Aita Menni 1986. urtean has izen mota horretako esku-hartzeetan pentsatzen, eta harrezkero, zerbitzu horiek pertsona, familia eta inguru bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitzen dira.
Egun hauek eskerrak emateko aprobetxatuz. “Zuen babes eta lankidetzarekin, gure zeregin terapeutikoa errazten duzue eta gure bizitza hain konplikatua ez izatea eta atseginagoa izatea lortzen duzue”, adierazi die gure talde terapeutikoak senideei, baita gure zentroen erabiltzaileen izenean ere.