Ezkerretik eskuinera, Beatriz Nogueras, Susana Fernández-Monge eta Cristina Iriarte.

Pazientearen Segurtasuna Kudeatzeko Sistema, balioa emanez arriskuak murrizteko

Pazientearen Segurtasun Batzordeak erdi-mailako arduradunentzako saio bat eskaintzen du, 2017tik gaur arte egindako bidea aletzen duena. Lortutako datuen azterketaren eta horien sistematizazioaren helburu nagusia arriskuak murriztea da, kudeatzen ikasiz, pertsona guztiak –pazienteak, senideak eta profesionalak– gure zentroetan seguru senti daitezen.

Varias personas sentadas en una sala en la que hay una pantalla

“Berreskurapen eta autoestigma eredua” lantzeko tailerra

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Psikologia, Erizaintza eta Gizarte Laneko departamentuetako profesionalek ezagutzak eguneratu dituzte buru nahasmendu larria duten pertsonen estigma eta autoestigmaren inguruan esku hartzeko estrategien eta berreskurapen funtzionalaren ereduari buruz.

Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Osasun Mentalaren eta Desgaitasun Intelektualaren arloetako hamar pazientek Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioan parte hartu dute, pinturaren bidez sormena sustatu eta adierazpen emozionala errazten duen ekintza batean. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, zenbait lagunek esperientzia errepikatu nahi izan dute.

Varias personas atienden las explicaciones de otra, sentada junto a un monitor con una presentación

Aita Menniko psikologo profesionalek terapia kontestualei buruzko ezagutza eguneratu dute

Aita Menniko hemezortzi psikologo profesionalek onarpen eta konpromiso terapiari (ACT) buruzko mintegi trinko batean parte hartu dute. Ana Maria Gonzalez Menendez doktoreak eman du –Psikologian doktorea eta Oviedoko Unibertsitateko irakaslea da–, eta formazioaren helburua hirugarren belaunaldiko terapien barruan nabarmentzen den psikoterapia kontestualari buruzko ezagutzak eguneratzea izan da.

Ezkerretik eskuinera: Iñaki Madariaga, Jose Luis Giron, Pablo Moreno —Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zuzendari medikoa—, Manuel Martin Carrasco eta Mikel Tellaeche

XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu dugu Donostian

Aita Menni Ospitaleak XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu du, urriaren 17tik 19ra, Donostian. Topaketak, 1.700 espezialista baino gehiagorekin, Espainiako osasun mentalaren krisia, arreta psikiatrikoaren erronkak eta azken aurrerapen zientifikoak jorratzen ditu.

Imagen de un mural

Txurdinagabarri Egoitzan Osasun mentalari buruz hitz egin dugu

Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Eguna dela eta, Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako hirugarren solairuan tertulia egin genuen, osasun mentala protagonista zela. Tertulian, laneko osasun mentalari buruz hitz egin genuen, hori baita Osasunaren Mundu Erakundeak urte honetarako proposatu duen gaia, eta Arrasateko Aita Menni eta San Juan de Dios Ospitaleetako egoiliarrek estigmaren

Ahizpa Ospitalarioek 2024ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen dute

Ahizpa Ospitalarioek 2024ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen dute

Urriak 10 Osasun Mentalaren Mundu Eguna da. Gaur gaixotasun mentalarekin bizi diren pertsonekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Inoiz baino gehiago, pertsona horiei suspertzeko prozesuan laguntzean dago gure arretagunea, gizatasunean eta hurbiltasunean oinarritutako arreta integral batekin.

Un grupo de 21 personas, hombres y mujeres, posan en dos líneas en unas escaleras

Beasaingo EPSZk ‘Ondo Ibili Ondo Izan’ ibilaldi osasungarriak jarri ditu martxan

Hamahirugarren urtez jarraian, Beasaingo Udalak ekimen honen bidez ariketa fisikoa egitera animatzen ditu herritarrak. Aurtengo edizioan ere, ibilbide hauek onura fisiko eta emozionalak ekarriko dizkiete Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPSZ) gure erabiltzaileei, eta sozializazioa sustatzea ere badute helburu.