Lehendakariak eta Osasun sailburuak Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak bisitatu dituzte, 125. urteurrena dela eta

Iñigo Urkulluk eta Gotzone Sagarduik pertsonalki zoriondu nahi izan dituzte osasun mentalean «erreferentzia» diren bi zentroetako taldeak, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete egiten duten zerbitzuagatik eta gizartearen beharrei erantzuteko egokitzeko duten gaitasunagatik.
Lehendakaria, Santa Agedako bainuetxe zaharrean emandako hitzaldian
Lehendakaria, Santa Agedako bainuetxe zaharrean emandako hitzaldian.. Argazkia: Irekia.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bisita instituzionala egin zuten irailaren 11ko astelehen goizean Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleetara, 125. urteurrena dela eta. Jose Luis Quintas Osasun sailburuordea, Jose A. de la Rica EAEko koordinatzaile soziosanitarioa eta Alvaro Iruin Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendaria ere bertaratu ziren.

Bisitan izan dira, halaber, anaia Jose M. Chavarri, San Joan Jainkoarena Ordenako nagusia; sor Isabel Martinez, Aita Menniko nagusia; Elena Urdaneta, San Juan de Dioseko zuzendari gerente eta III. Lurralde Unitateko zuzendaria, eta Mikel Tellaeche, Aita Menniko zuzendaria.

Lehendakariak eta Osasun sailburuak Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak bisitatu dituzte, 125. urteurrena dela eta
Argazkia: Irekia.

 

Zerbitzu publikorako bokazioa

Lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkie duela 125 urtetik osasun mentalaren arretan erreferente diren bi zentro horiek “zerbitzu publiko bokazio sakonarekin” garatzen duten lanagatik. “Aitzindariak izan zineten zaurgarrienentzako zerbitzuak sortzen, erakunde publikoek gure erantzukizuna hartu baino hamarkada batzuk lehenago. Eta hori egin genuenean, bidelagun bihurtu ginen, gure indarrak batuz”, esan du. 

“Zorionez, eta jaso dugun heziketari esker, gure pertzepzioa neurri handi batean aldatzen ari da. Osasun mentala gure lehentasunetako bat bihurtu da. Baina osasun mentala, nahasmendu mentalak, gaixotasun mentala, kontzeptu guztiak azpimarratzen jarraitu behar dugu. Alzheimerra, eskizofrenia, autismoa… Edonork izan dezakegu. Oso kontziente gara horretaz. Euskadin argi dugu, herritarrek oso argi dute. Eta horren arabera jokatzen dugu”, gaineratu du lehendakariak.

Horrez gain, Aita Menniko zuzendari Mikel Tellaechek eskerrak eman dizkie lehendakariari eta Osasun Sailari, “urteurren honetan erakutsi duten hurbiltasunagatik, konpromisoagatik eta laguntzagatik, urteurrena osasun mentalean bi erakundeek egiten dugun lanaren errekonozimendua ere baita. Aita Menni osatzen dugun guztiontzat konfiantzazko adierazpena da, eta 1.000 profesionalek baino gehiagok, familiek eta paziente eta erabiltzaileek egiten duten eguneroko lanaren aitortza”. “Egoera hauskorrean dauden pertsonen eskubideak defendatzeko eta gizartearen behar berrietara egokitzen jarraitzeko konpromisoa adierazten dugu, 1898az geroztik gure aurretik misio ospitalarioan aritu direnek egin duten bezala”, azpimarratu du.

Elena Urdaneta Gipuzkoako San Juan de Dioseko zuzendari gerente eta III. Lurralde Unitateko zuzendariak ere zinez eskertu du bisita, “gaixotasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsona askoren eta haien familien egoera ikusarazteko balio duelako, ahalik eta laguntza instituzional guztia behar baitute”. “San Juan de Diosen 125 urte daramatzagu Euskadin pertsona horiek artatzen, baina hori hasiera besterik ez da, egunero behar sozial berriak detektatzen ditugulako ildo horretan, eta gure konpromisoa ukaezina da pertsona horiek gizaki bakoitzak merezi duen ongizaterik onena eta duintasun guztia lor dezaten”, nabarmendu du.

El Lehendakari

Gizartearen beharretara egokitzen eta erantzuten duten erreferenteak

Arrasateko San Juan de Dios eta Aita Menni ospitaleek 125 urte bete dituzte, Benito Mennik, San Joan Jainkoarenaren Ordenako anaia eta Jesusen Bihotzeko Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioaren sortzaileak (Aita Menni horren mendekoa da), Arrasateko Santa Ageda bainuetxea erosi zuenetik. Urte haietan Europako ospetsuenetakoa zen, eta arreta psikiatrikorako etxe bihurtu zuen, Euskadiko lehenengoa. Jatorria 1898ko ekainean du, aita Benito Mennik kokapen horretan Santa Agedako Osasun Etxea ireki zuenean. Hain zuzen ere, agintariek puntu hori bisitatu dute, Arrasateko San Juan de Diosen instalazioetan.

1898az geroztik, Ahizpa Ospitalarioak zein San Joan Jainkoaren Anaiak presente egon dira Euskal Herrian osasun mentalaren eremua artatzen. Ibilbide luze horretan, bi erakundeek euskal gizartearekin batera eboluzionatu dute, beren zerbitzu zorroa zabalduz, osasun mentalaren ikuspegi tradizionaletik haratago, eta arreta modernizatuz eta zaurgarritasun maila handia duten biztanle taldeetara iritsiz, edo gizartean baztertuta dauden pertsonengana zuzenean.

Lehendakaria eta Osasun sailburua, Aita Menni eta San Juan de Dios etxeetako arduradunekin batera.
Lehendakaria eta Osasun sailburua, Aita Menni eta San Juan de Dioseko arduradunekin batera. Argazkia: Irekia.

Aita Mennik hasieratik dibertsifikatu du bere jarduera, gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala, kalte zerebralaren errehabilitazioa eta adinekoen taldea artatzeko, Euskadin 22 laguntza dispositiboko sare zabal baten bidez. Aita Mennin nabarmentzen dira bere Lege Psikiatriako Unitatea, estatuan aitzindaria, Kalte Zerebralaren Unitatea, robotika txertatu duena, Desgaitasun Intelektualaren Unitatea, jokabidearen nahasmendu larriak dituztenentzat, Autismoaren Espektroko Nahasmendua artatzen duen lehen unitatea izanik, eta osasun mentalaren arloko azken berrikuntzak txertatzea, nerabeen zaintza bereziei dagokienez.

Bilakaera horren erakusgarri dira, halaber, San Juan de Diosek abian jarritako dispositibo eta jarduera ildo askotarikoak, etxegabeen osasun mentala artatzeko, adingabeen ongizate emozionala lehenesteko, haur eta gazteentzako arreta eskainiz, eta eskoletan adikzioak prebenitzeko programak inplementatzeko, udalen laguntzarekin. Gaur egun, Nahasmendu Mental Larrirako egoitza unitate bat + eguneko eta gaueko zentro bat ireki berri du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itunduta.

Lehendakariak eta Osasun sailburuak Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak bisitatu dituzte, 125. urteurrena dela eta

Bideoa